Izenburu iradokitzaile honekin Nesta britainiar berrikuntza-agentziak, gai honetan nazioartean erreferentea den erakundeak, artikulu bat idatzi du azken 30 urteotan, berrikuntza palanka gisa erabilita, aldaketa nabarmena izan duen herrialde bati buruz. Badakizue zein herrialde den?
“Euskadik berrikuntzari ekin dio, indar eragile sofistikatu gisa berrikuntza, ez bakarrik zientzia eta teknologia gisa, baita kultura- eta gizarte-fenomeno gisa ere, hartzen duelarik”. Nesta-k John Kao-ren hitzak gogorarazi ditu Euskadiz hitz egin zuenean: “lankidetzazko berrikuntzarako gaitasuna duen lekua da, bere nortasun-zentzuan eta oinarrizko elkartasun-balioetan sustraituta”, jarraitzen du artikuluak. “Euskaldunek ikasi dute arrakastarako bidea ez dagoela bakarka ibiltzean, baizik eta pilotan elkarrekin jolastean”. Horren haritik, “lankidetzazko zirkuitu” gisa, Agirre Center, Mondragon Korporazioa, Euskaltel eta Innobasque nabarmendu ditu.
Artikulu osoa hemen irakur daiteke.