Jaioberriak monitorizatzeko kit bat; errehabilitazio fisiko eta emozionala paddle board, yoga eta natura uztartuz; mendekotasuna dutenentzako laguntza txakurrak erabiliz; ongizate-oinetakoak 3D-n inprimatuta; eta sentsibilizazio-kanpaina Euskadin bizi diren Afrikako neskatilen ablazioaren aurka: hauek dira gaurtik aurrera finantza ditzakezun proiektuak.
Jaioberriak monitorizatzeko kit bat; errehabilitazio fisiko eta emozionala paddle board, yoga eta natura uztartuz; mendekotasuna dutenentzako laguntza txakurrak erabiliz; ongizate-oinetakoak 3D-n inprimatuta; eta sentsibilizazio-kanpaina Euskadin bizi diren Afrikako neskatilen ablazioaren aurka.
Gaur hasiko den crowdfunding kanpainaren lehenengo fasea; 40 egun iraungo du eta proiektu hauek gauzatzeko helburua du. Fase honetan, gutxieneko aurrekontura iristen ez diren proiektuek ez dute aurrera jarraituko eta laguntzaileek egindako ekarpenak ez dira gauzatuko. Horregatik, laguntzea funtsezkoa da.
Gainera, zuk jartzen duzun euro bakoitzeko, CROWDSASUNA Ureztatze Kapitalaren poltsak beste euro bat jarriko du; zeren eta Innobasqueren eta “La Caixa”ko Gizarte Ekintzaren laguntzaz,CROWDSASUNA Ureztaketa Kapitalaren poltsan 12.000 € daude herritarrek banaka egindako ekarpenak osatzeko, eta horrela efektu biderkatzailea lortu eta denen artean gizarte-inbertsioa sustatuko da.
Ezagut itzazu pertsonak bizi kalitate hobea izatera lagunduko dituzten proiektuak eta lagundu ezazu zu ere:
Bidaia konpromisoarekin Médicos del Mundo Euskadi-Munduko Medikuak Elkartearen proiektua da, Euskadin bizi diren afrikar neskatilen ablazioaren aurka sentikor bihurtzeko. Proiektu honek Euskadiko egoera-diagnosiaren emaitzak ezagutaraziko ditu, eta funtsezko eragileekin -osasun eta hezkuntza arloetako eta gizarte-zerbitzuetako langileekin eta Saharaz azpikoen komunitatearekin- lan egingo du ohitura hau gutxitzeko.
BabyDuino SocialSound-ek Arduino-ren bidez (kode irekia) garaturiko prototipoa, jaioberriarekin eta bere ingurunearekin etengabeko interakzioa ahalbidetzen duena, baita aplikazio mugikor bat ere bere bidez monitorizatzeko jasotako datuak. Proiektu honetan nabarmena da berrikuntza, inbaditzaileak ez diren wireless sentsoreak erabiltzen ditu-eta. Gainera, prototipo honek aukera emango du hainbat kolektiborentzako gailu medikoen garapenean aurrera egiteko, ez bakarrik jaioberrien kasuan, baita adineko edo nagusi, gaixo kroniko eta abarren kasuan ere.
Goazen Up, SUP eta ongizatea errehabilitazio eta hobekuntza fisiko-emozionalerako metodo berritzailea da, SUP (Stand up paddleboard) eta yoga batzen dituena ingurune natural batean. Metodo hau onuragarria da estresa, antsietatea, sorbaldako edo giharretako minak, orekarik eza, autoestimu apala tratatzeko, eta psikomotrizitatea ere hobetzen du. Hori guztia naturarekin harremanetan. Ideia Aketza Sánchez eta Mikel Rotaetxerena da.
Tanttaka Lagunduz mendekotasuna dutenentzako laguntza-zerbitzua da, txakurren konpainia eta onurak erabiltzen dituena. Aurrera Atera Elkarteak prestatu duen proiektu honen bidez animalien babeslekuetatik datozen txakurrak heziko dira, eta boluntarioak pestatuko dira zerbitzuaren erabiltzaileei aldizkako bisitak egin eta premia zehatz batzuei erantzun ahal izateko. Ekimen hau abereen naturaltasunaz baliatzen da elkarlanean jarduteko, enpatizatzeko eta mendekotasuna dutenekin harremanak ezartzeko.
The Open Shoes, Javier Bustamante-rena, kode irekiko ongizate-oinetakoak sortzen ditu 3D-n inprimatuta. Prozedura hauen bidez oinetakoaren hainbat modulu garatuko dira, hainbat modelo eta neurritan, eta edozeinek bere oinetakoak sortu ahal izatea erraztuko da.