Bilbao Bizkaia Design and Creativity Council (BiDC)-ek hainbat ekimenekin Diseinuaren Mundu Eguna ospatuko du ekainaren 30etik uztailaren 3arte Bilboko Alhondigan, eta protagonista izango dira diseinuaren eta sormen-industrien inguruko elkarrizketak.

Ekainaren 30ean BiDC-ren kontseilua Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiaren eta Ibon Areso Bilboko alkatearen presidentetzaren pean bilduko da. Jarraian BiDC foroa egingo da, non ekonomiaren garapena, ezagutza eta ikerkuntza, merkataritza eta hiria, eta lurraldearen proiekzioaren alorretan azken urtean sustatutako ekimenak berrikusiko diren. Ekitaldi horretara Kontseilua osatzen duten 29 erakundeak bertaratu daitezke, eta Innobasque horietako bat da.

2 eta 3 egunetako ekitaldiak jendearentzat irekiak izango dira. Asteazkenean uztailaren 2an, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen duen DZ Diseinu Zentroaren 30. urteurrenarekin bat eginez, “Diseinua eta industriarako aukera berriak” izeneko jardunaldia egingo da, eta bertan automozio arloko adituek mugikortasun adimendunaz eta diseinatzaile eta enpresariak diseinuaren rol berriez arituko dira. Diziplina horrek erakunde eta industriarentzat planteatzen duen erronkaren inguruko eztabaidak emango dio amaiera jardunaldiari.

Azkenik, 3an, Cities & Design “New energies by design in Great Britain” jardunaldian, diseinua hiri-eraldaketarako tresna gisa erabiltzeko apustu egin duten lau erreferentziazko hirien adibideak ezagutaraziko dira. Horiek honako hauek dira: Glasgow, Bristol, Brighton eta Liverpool. Hiri horietako ordezkariek bertan garatutako proiektuak azalduko dituzte, diseinuaren aplikazio-, merkataritza-, hiri-dinamizazio-, ekonomia-garapen- eta ekonomia-jarduera erakartze-sektoreekin harremanean jarriz.

r

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago