40 kanpaina egunek eta 364 inbertitzaile-kideek osasunean berritzaileak diren 5 proiekturi laguntza emateko 30.300€ biltzea lortu dute. Osasunarekin konprometituak dauden pertsona eta erakunde guztiei esker Goazen up, Munduko Medikuak Euskadi , BabyDuino, Tantaka Lagunduz eta The Open Shoes-ek gutxieneko aurrekontua lortu dute CROWDSASUNA kanpainaren talde-finantzaketa bigarren itzulira igaro ahal izateko. Zorionak!
CROWDSASUNA crowdfunding-aren lehen itzulia arrakastaz amaitu da. Haurtxoak monitorizatzeko kit bat; errehabilitazio fisiko eta emozionala paddle board, yoga eta natura uztartuz; txakurren bitartezko laguntza menpekoentzat; 3Dan inprimatutako ongizate-oinetakoak; eta Euskadin bizi diren haur afrikarren ablazioaren kontrako kanpaina. Orain hasita 5 proiektu horiek 40 egun gehiago izango dituzte behar dutena lortzeko.
Abuztuaren 7an CROWDSASUNAren 80 egunetako crowdfunding kanpaina amaituko da. Hori dela eta, Euskadin osasuna sustatu nahi baduzu, bai eta gizartearen bizitza-kalitatea eta osasun-maila hobetzeko zure ekarpena egin ere, garaiz zaude oraindik: CROWDSASUNA 5 proiektuetako batean lagundu, ko-finantzatu eta osasun sozialean eragin. Gainera, zure diru-ekarpena biderkatu dezakezu La Caixak egiten duen CROWDSASUNA Erregario Kapital-eko 12.000 euroei esker.
Ekarpenak | Erabiltzaileak | Arrisku kapitala |
---|---|---|
TANTTAKA LAGUNDUZ Elkarlaguntza sarea da, menpekotasuna duten pertsonen arteko afektu eta zaintza, babestutako hamar txakur eta inserzio sozialeko zentro bateko bolondresak |
2.855 € | 2.435 € |
THE OPEN SHOES Ongizate zapatak kode irekiaz |
2.778 € | 1.873 € |
BABYDUINO #opensource baby monitor prototyping kit
|
3.165 € | 1.905 € |
GOAZENUP Errehabilitazio eta hobekuntza fisiko- emozionalera bideratutako metodologia berritzaile baten garapena, SUP -stand up paddleboard-, yoga eta naturaren bitartez
|
6.884 € | 2.700 € |
UN VIAJE CON COMPROMISO Genital- femeninoen mutilazioaren kontrako prebentzio balorea |
3.064 € | 2.709 € |
Guztira | 18.746 € | 11.622 € |