2007ko uztailaren 5ean Innobasquek bere atea ireki zituen eginkizun eskerga batekin: Euskadi berrikuntzako europar erreferente bihurtzea 2030ean. Alberto García Erauzkin, Berrikuntzako Euskal Agentziaren presidentea da duela urtebete eta erakundearen zazpigarren urteurrenarekin elkarrizketa bat eskaini dio Deia egunkariari.”Galdetu behar diogu geure buruari ea azken urteotakoa bezalako hazkuntza bat bilatzen dugun edo hazkuntza jasangarri baten bila gabiltzan, iraunkorragoa eta ez hain ziklikoa, hezkuntza osasungarri bat eta oinarrizko eskubideen errespetuan oinarritutakoa.
Egingo duguna bateragarria izan dadila berdintasuna, osasuna, hezkuntza eta balore sorta batekin”, segurtatzen du. Eta honako hau gehitzen du: “pertsonek eta erakundeek berrikuntzan lan egiteko gosea dute”.
Gainera, joan den larunbatean gizarteari hitz egiten zion El Correo egunkarian argitaratutako tribuna batetik. “Berrikuntza egitea, hazteko beste era bat” izenburupean, Alberto García Erauzkinek gogoeta egiten du zer “hazkuntza-eredu” den den hoberena eta zer ulertzen den “hazteaz”.