Enpresetako komunikazioa eraldatzen ari da. Ingurune digitala eta erabiltzaileen eta marken artean elkarrekin harremanetan jartzeko era berriek behartu egiten dituzte komunikazioko profesionalak lanabes eta estrategia berritzaileak garatzera beren erakundeak desberdintzeko. Dagoeneko ez da aski produktu edo zerbitzuetan berrikuntza egitea, prozesuetan ere berrikuntza egin beharra dago, komunikazioa barne,azelerazio zorabiagarri baten mendean baitago kanalak, edukiak, audientziak eta negozio-ereduak erasanez.
Innobasqueren Astearte honetan sektoreko erronketako batzuei erantzuna ematen ahaleginduko gara: Zein da enpresako komunikazio-gidarien rol berria, zer erronkari egiten diete aurre? Prestaturik al daude erakundeak eraldaketari arre egiteko,lortzen al dute beren balorea transmititzea? Aldatzen ari al da komunikazioko balorea eta negozioak? Zer lanabes dira baliagarriak enpresako barne-komunikaziorako? Nolalor dezake Ete batek konpromiso gehiago bere enplegatu eta bezeroengandik?
Gakoak ezagutuko ditugu komunikazio berritzailerako honako hauen eskutik :
– Asier Ibarrondo, DIRCOMen ardurasuna Euskal Herrian: Rol berri bat, ukiezinen kudeaketa
– Charo Sadaba, Nafarroako Unibertsitatea, Center for Internet Studies and Digital Life : Reuters txostena informazio digitalaren kontsumoaz
– Joseba Etxebarria, UPV/EHUko irakaslea: Komunikazio-sektoreak dituen ikuspegiak Euskadin
– Susana Urquijo, Banco Sabadell Guipuzcoano-ko komunikazio arduraduna: Komunikazioa aldaketaren kudeaketan
– Javier Doval, El Correo: Produktu berriak, erabiltzaile berrientzat
– Mikel Rentería, Walk on Project: Kausadun kanpaina berritzaile bat
Izena emateko klik egin ezazu esteka honetan