Lehen aldiz proiektatzen da Bilbon “La Salida del Laberinto”, krisi ekonomikoaren kausen diagnosia egiten duen dokumentala eta, gainera, ideia sorta bat proposatzen duena, zeinetan garapen sozialeko, ingurumeneko eta ekonomia jasangarriko eredu berri bat oinarritzeko. Proiekzioa ostegunean, 17an iznago da 17:00etan Bilboko Bolunta ekitaldi-aretoan. Ondoren mahai-inguru bat izango da Orencio Vázquez, Erantzukizun Korporatiboko Behatokiaren koordinatzailea eta filmaren gidoigilearekin, Kolso Saratxaga, ner taldearen sortzaile eta bultzatzailearekin eta Txema Villate, Innobasqueko zuzendari nagusiarekin.Proiekzioa, zeinen proiekzioa zabalik egongo baita, Mugarik gabeko Ekonomialariek antolatua da Ekonomialarien Euskal Elkargoarekin eta Innobasqueren lankidetzarekin.
UNED eta Erantzukizun Korporatiboko Behatokiak elkarrekin ekoitzi duten lanak Christian Felber austriarraren guztien ongiaren teoría esploratzen duenak, eredu produktibo berri baten adibide bezala. Teoria hori honetan datza: eredu kapitalista konstituzio-printzipioetara egokitzean hala nola: etika, solidariotasuna, humanitatea, demokrazia, jasangarritasuna eta justizia.
Film ertainak Euskadiren berezitasunak ere aztertzen ditu, krisiaren eragina lurralde horretan txikiagoa izan dela nabarmenduz. Villatek industria eta berrikuntzaren egindako apustu irmoari egozten dio, empresa berritzaileek betetzen duten jasangarritasun hirukoitza azpimarratuz, zeren eta horiek garapen ekonomikoa, jasangarritasuna eta ongizate soziala sortzen baitituzte
Lana Orencio Vázquezek zuzendu du, zeinek adierazten baitu bere asmoa ez dela “konponbideak ematea baizik eta gogoetarako gune baten ekarpena egitea” eta Carolina Espinozak burutu du. Proiektu horrek, bestalde, Ekonomia eta Enpresako arloetako katedradunek ikuspena ere badu: José García Montalvo (Universidad Pompeu Fabra, Bartzelona) eta Vicente Salas, Zaragozako Unibertsitatekoa; Marta Cuesta, Zientzia Ekonomikoetako doktorea; Elena Huergo, Madrileko Complutense Unibertsitateko Analisi Ekonomikoko Oinarriak saileko zuzendaria, eta Christian Felber unibertsitate-irakaslea, Guztien Ongiaren Ekonomiako ideologoa. Ordubeteko iraupena duen bideoan parte-hartzaile dira honako hauek ere: LL. BB.etako idazkari nagusia, Ignacio Fernández Toxo; diputatu socialista, Jordi Terrades, Triodos Bank-eko zuzendariorde nagusia, Joan Antoni Melé; Banca Popolare Etica-Fiare-ko kontseilaria, Peru Sassia eta ner group-aren bultzatzailea, Koldo Saratxaga, besteak beste.