“Berrikuntza sozialak lagundu egiten du, zalantzarik gabe, merkatuen eta gizartearen beharrak eta erronkak aukera bihurtzen gehien behar duten pertsonentzat” adierazten du Txema Franco, Lantegi Batuak-en Zuzendari Nagusia. Beste aldetik, Sergio Murillo, Bizkiako Foru Aldundiko pertsonen autonomia sustatzeko eta mendetasunari arreta eskaintzeko zuzendari nagusiak, “euskal gizarteak behin eta berriz erakutsi du, historian zehar, aurre egiteko bere gaitasuna eta erantzun berritzaile eta arduratsuak, jasangarriak eta inklusiboak prestatzeko ahalmena” gogorarazten gaitu.
Innobasque 2012-2013ko Memorian, Txema Franco eta Sergio Murillok Laugarren sektorearen inguruan elkar hitzegiten dute. Zer neurritan bihur ditzakegu erronka sozialak berrikuntza-iturri arduratsu, jasangarri eta inklusibo? Zein izan behar du publikoa eta pribatua denaren egitekoa erronka horiei erantzuna emateko? Enplegu-, ongizate-, partaidetza-, zahartze- edo osasun-terminotan euskal gizartearen itxaropenak kontuan harturik, adibidez, zer rol izan dezakete erakunde eta enpresa sozial berritzaileek?
Elkarrizketa osoa irakurri hemen