Produktu berriak sortu, dagoeneko ditugunak hobetu, geure ekoizpen-gaitasuna optimizatu, nazioarteko merkatuan salmentak gehitu, erakargarriagoak izan, kostuak murriztu… horixe bezain erraza, horixe bezain zaila. Horren bila dabiltza gure enpresa guztiak. Duela zenbait urte jarduera horri berrikuntza deitzea erabaki genuen, bestalde euskal enpresa askoren ezaugarria da. Baina hain zuzen ere gure edozein lantegitan urte askotan egiten ari direna da, berrikuntzarenganako debozioa agertu baino lehen.
Egia da bizi garen egoera globalak merkatuan egoteko era berriak eskatzen dituela, egokitze teknologiko askoz lasterrago bat eta gure produktuen eta ekoizpen-prozesuen eguneratze askoz zorrotzagoa. Baina helburu horiek lortzeko, berrikuntza deitzen zaiola edo beste edonola, izena da gutxienekoa, bada osagai beharrezko eta oinarrizko bat: ezagutza. Gainerakoa hartatik dator edo bilgarria da.
Berrikuntzarako gogoeta egiteko eskatzen didate. Jarrera kritikoa dut kontzeptu horren erabilera gehiegizkoarekiko eta “berrikuntzarengatiko berrikuntzara” bideratutako baliabide ugari erabiltzearekiko. Batzuetan badut sentsazioa irtenbide bat sortu dugula eta orain arazoa aurkitu beharrean gaudela.
Nire iritziz, bide bakarra dago: ezagutza sortu eta transmititu. Ezagutza da edozein barrutitan aurrera egitea ahalbidetzen duena. Pertsonak prestatzea etorkizun-bermea da. Ezagutzarik gabe ezinezkoa da prestakuntza. Ezagutzarik gabe ez dago teknologia garatzeko inolako modurik. Ezagutzarik gabe ez dago produktuetan edo ekoizpen-prozesuetan berrikuntza egiterik. Ezagutza da gizarteongizatearen abiapuntua. Hitz batean, ez dago berrikuntzarik ezagutzarik gabe.
Egin dezagun gauza sinple bat: ezagutza sortzen duen ikerkuntzaren aldeko apustua, baina aldi berean espezializazioa eta agregazioaren alde apustu eginez, zeren ez baikaitezke izan bikaina guztian. Ez gaitezen kezkatu hainbeste egin behar dugun ikerkuntzamotaz: oinarrizkoa, aplikatua, enpresaren beharretara bideratua, berrikuntzarako ikerkuntza…Ikerkuntza ona egin dezagun besterik gabe. Horretarako gutxienez bi gauza behar ditugu: pertsonal ikertzaile ona, -ikertzen ari dela esaten duen guztia ez da aritzen horretan-, eta apustu iraunkor bat denboran ikerkuntzaren eta hura ahalbidetzen duten pertsonen alde. Ondorioa: egin dezagun ikerkuntza onaz lanbide duin, desiratu eta errespetatua.