“Berrikuntzak ez ditu milioika dolar behar (…); hil ala biziko egoera da behar duena” dio Simon James-ek, atzo The Guardian britainiar egunkariak argitaratu zuen “What Athletic Bilbao can teach brands about risk and innovation” artikuluaren idazleak. Euskal klubaren filosofia berezia azaldu ondoren, bere arrakasta “munduko futbol-harrobi onenean” oinarritzen duelarik, Jamesek berrikuntzari buruzko irakaspen batzuk ematen ditu, negozioen eta enpresaren mundura estrapolatu daitezkeenak.
Britainiarrak galdetzen dio bere buruari zergatik baliabide gutxien dituzten erakundeak diren berrikuntzarako joera gehien dutenak. I+G-n aurrekonturik handienak dituzten konpainia batzuek porrot egin dute, adibidez, Kodak, Blackberry, Nokia, Xerox edo Motorola-k, honek 2009an Googlek berak baino ere gehiago inbertitu zuelarik ikerketan eta garapenean. Honela, start up-ek dute berrikuntzarako bultzadarik handiena, idazleak dioenez, hori baita daukaten guztia. “Aurrekontu-eskasiak urgentziaren zentzu handiagoa suposatzen du” dio Jamesek; baita ere ohartarazten du talentu-sorkuntzaz (Athletic) eta horren erosketaz (Chelsea FC).
“Arriskuarekiko higuina proposamen arriskutsua da marketinean” adierazten du, eta jarraitzen du esanez “berrikuntza hazkundea maximizatzeko diseinaturiko estrategia dela, arriskua onartuz beste batzuk beldur diren horretan”. Athletic-entzat ez dago arriskurik bere estrategian, berrikuntza baita har dezakeen bide bakarra. Ez dago beste biderik, ez dago aukera-kosturik, ez dago beldurrik.
Ildo berean, baina herrialdeei dagokienez eta ez erakundeei, “Berrikuntzak zuzendutako ekonomia eraikitzea, BRIC eta GCC herrialdeen kasua” zientzia-artikuluak ondorioztatzen du ekonomia berritzailea ziurtatzeko I+G arloko inbertsio osoa baino garrantzitsuagoa dela horren banaketaren eraginkortasuna eta berrikuntza-estrategiaren aplikazio zorrotza. Maxim Kotsemir-ek, Moskuko Ezagutzaren Azterketa Ekonomiko eta Estatistikoetarako Institutukoak, Steffen Gackstatter-ek, Pricewaterhouse Coopers AG-eko zuzendariak, eta Dirk Meissner-ek, Errusiako Ikerketa Nazionaleko Unibertsitateko Ekonomia Eskolakoak, Bahrain, Kuwait, Oman, Qatar, Saudi Arabia eta Arabiar Emirerri Batuen –Golkoko Lankidetza Kontseiluko herrialdeen, ingeleseko siglen arabera GCC (Gulf Cooperation Council)– eta BRIC herrialdeen (Brasil, Errusia, India eta Txinaren) ekonomiak alderatu dituzte. Emaitza hau da: arabiar herrialdeek dirutza handiak bideratzen dituzte I+G-ra, baina ez dituzte emaitza handiak lortzen. Hala ere, garatzeko bidean dauden herrialdeak berrikuntzan lider direnak harrapatzeko zorian daude, Errusiar Federazioa izan ezik, hau atzera gelditzen ari baita.