Diseinu-pentsamenduko edo design thinking proiektu orok nahitaezko 3 elementu ditu: zolitasuna, behaketa eta enpatia. Baina, zer da design thinking eta nola aplika dakieke enpresa eta pertsonei, sortzaileagoak izan eta emaitza hobeak lor ditzaten? Erantzun guztiak hemen daude: Item 1: design thinking. Funtsezko gako batzuk azalduko ditugu hemen:

Design thinking aukera berriak sortzera bideratutako prozesua da. Tim Brown, Ideo diseinu-enpresako lehendakariak, dioenez, “diseinuak harremanak sortzen ditu jendearen eta teknologiaren artean” eta “design thinking-en erabiltzen diren metodoak edozein pertsonak erabil ditzake, ezinbestean profil sortzailea izan beharrik gabe (…), intuizioa nahiz pentsamendu arrazionala eskatzen dituelako”. Enpresa-munduko berritzaile honi egindako elkarrizketa osoa esteka honetan irakur daiteke.

Design thinking proiektu ororen nahitaezko 3 elementuak honako hauek dira:

1.- Zolitasuna

Besteen bizitzatik ikastea. Paradigma analitikoan, falta den zenbakia bilatzen da. Diseinuarenean, soluzioa ez dago gordeta aurkitzeko zain, baizik eta lantaldearen sortze-lanean egoten da. Diseinutik diseinu-pentsamendura igarotzea produktu-sorkuntzatik pertsonen eta produktuen arteko erlazioaren azterketara eboluzionatzea da.

2.- Behaketa

Erreparatu jendeak egiten ez duenari eta entzun esaten ez duena. Diseinuan munduan lider diren enpresetako batean sartzean, burura datorren lehen galdera jendea non ote dagoen izaten da. Jakina, ordu asko ematen dira modeloen lantegian, proiektuen aretoetan eta ordenagailuaren aurrean, baina baita ere aski denbora ematen da landa-lanean, azken batean azken onuradunak izango diren pertsonekin. Supermerkatu bateko bezeroak, bulegoko enplegatuak edo eskolako adinean dauden haurrak ez dira proiektuaren bukaeran lansariak ordaintzen dituztenak, baina bai azken bezeroak. Horiek ezagutzeko era bakarra beroriek bizi, lan egin edo jolas egiten duten lekura joan eta bertan beha egotea da. Behatu egin behar da ez bakarrik zer egiten duten, baita ere zer ez duten egiten, eta esaten dutena entzun behar da, baina esaten ez dutena ere bai.

3.- Enpatia

Bestearen larruan jartzea. Hasteko, aitortu behar da itxuraz ezin azalduzkoak diren portaerak jendearen estrategiak direla bizi diren munduko nahasmendu, konplexutasun eta kontraesanei aurre egiteko. Mundu guztiak izan ditu horrelako esperientziak bizitzako uneren batean: lehenengo aldiz automobila erosten denean, hiri ezezagun batean aireportutik irteteko unean edo ospitaleko larrialdi-zerbitzura iristean.

BBVA, Novartis, Steelcase eta FECYT dira design thinking erabiltzen duten enpresa ugarietako batzuk, eta prozesu horrek diseinu-tresnak jartzen ditu beren burua inoiz diseinatzaile gisa hartu ez dutenen eskuetan.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago