Zein dira klabeak Euskadi lehiakor izateko? Talentua erakarri behar da? Nolakoa da enpresa/unibertsitate/zentro teknologikoen arteko harremana? Txema Villatek, Innobasqueko zuzendari nagusiak, galdera horiei eta beste batzuei erantzun die Ekonomiaren KZ informazio ekonomikoko egunkariak egin dion elkarrizketan, eta hemen irakur daiteke.
Villatek nabarmendu du Innobasquek enpresa-mundua, Administrazioa, unibertsitateak eta teknologia-zentroak gizartearekin elkartzea lortu duela, elkarrekin estrategiak diseinatu eta lankidetzan jarduteko. Horregatik, Berrikuntzaren Euskal Agentzia nazioartean onarturiko errealitatea da. Elkarrizketan zehar, talentuaz hitz egiten da: “talentu guztia garatu behar da eta horretan ari gara %100ean”, espezializazio-estrategia adimendunaz: “fabrikazio aurreratuan, energian eta biozientzietan ari gara lanean”, eta globalizazioaz: “Estatu Batuak eta Erresuma Batua ohartu dira hutsegitea dela industria kanpora ateratzea, berrikuntzan inbertitu behar da.”