“Cloud computing” edo hodei konputazioa berrikuntza teknologiko bat da, eta asko hitz egiten da horretaz baina gutxi zehazten da. Ba ote dakigu zehazki zer den hodeia? Nola lagun diezaguke merkatuan lehiakortasuna lortzen?
“Cloud computing” edo hodei-konputazioa on-line biltegiratzeko gune bat da, eta aukera ematen dio erabiltzaileari Internetera konexioa duen edozein gailutatik konektatzeko, eta berehala eragin-trukean eta elkarlanean aritzeko. Zerbitzu honen malgutasuna aukera ona da lehiakideengandik bereizteko eta merkatuaren premietara egokitzeko.
Hodeiaren alde ezkutuei buruz argi pixka bat egiteko, Ingeniaritza Fakultateak eta Noranai Consulting-ek, Deusto Business Alumni-rekin elkarlanean, “Tocando la nube” ekitaldia antolatu dute, CEO, sistema-zuzendari eta oinarri teknologikoko enpresa-proiektua duten ekintzaileei zuzenduta. Ekitaldia 2014ko urriaren 7an izango da Deustuko Unibertsitateko Garate aretoan eta bertan izango dira hainbat agintari eta aditu adierazteko nola ustiatu hodeiko zerbitzuak Administrazioan, ekintzailetzan, berrikuntzan, lehiatzeko gaitasunean eta etorkizuneko joeretan. Izen-emateak hemen egin daitezke: https://forotech.deusto.es/inscripcion-jornada-tocando-la-nube/
Gainera, urriaren 1ean, Tour Teknologikoaren IX. edizioaren bigarren Foroa egingo du Bilbon ASLAN elkarteak, ‘gizarte konektaturantz’ aurrera egiteko teknologia berrien sustapen eta zabalkundera zuzendua. “Movilidad y cloud, dos tendencias imparables” (Mugikortasuna eta cloud, bi joera geraezin) da Meliá Bilbao hotelean egingo den foroaren izenburua, eta bertan Bilbo Udaleko eta Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordetzako ordezkariek hitz egingo dute. Ekintza hauetarako izen-ematea guztiz dohainik da eta hemendik egin daiteke: www.aslan.es/ForoBilbao
Tour-erako VIP sarrera bat lortu nahi baduzu, bazkaria, lehentasunezko sarrera eta dokumentazioa barne direla, har ezazu parte twitterren antolatu dugun lehiaketan, #BENEFICIOSCLOUD hashtag edo traolaz. “Cloud computing” edo hodei konputazioaren onura nagusia zein den esan behar diguzu 140 karakteretan. Promozio honek irailaren 26ko 14:00etara arte balio du.
Argibide gehiago nahi izanez gero, Lehiaketaren lege-oinarriak ikus ditzakezue.