Uda ondoren, egunerokora itzuli behar da, eta nola kudeatu emozioak, miseria eta H2020 programan parte hartzeko proposamen arrakastatsuak: horiek izan dira gure webgunean interes gehien sortu duten gaietako batzuk. Ezagutu nahi duzue hil honetan irakurriena eta komentatuena izan dena? Laburpen bat aurkezten dizuegu eta gogoratu Innobasque 2012-2013 memoria  euskaraz eta ingelesez Innobasqueren webgune berrian aurkitu eta deskarga dezakezula.

Innobasqueren Astearteak: Emozioen kudeaketa eta adimen emozionala.

Egonkortasun emozionalak laneko giroari, lidergoari, errendimenduari eta ikaskuntzari eragiten die. Horregatik, emozioen kudeaketa funtsezko elementua da, pertsonen ongizatea hobetzen duena eta aldi berean enpresen eta erakundeen lehiakortasuna hobetu dezakeena. Horrela frogatu da Consorcio de Inteligencia Emocional-ek, Gasteizko Udaltzaingoak, Urrezabal Elektrizitateak, Banpro aholkularitza-enpresak, Gorabide elkarteak, La Asunción klinikak eta Lauaxeta ikastolak aurkeztu dituzten 6 jardunbide egokien bidez.

Miseriaren kudeaketa

Berrikuntzarekin ekintzailetza egiteak bestelako lanbide-profila eskatzen du. Ekintzailetzak funtsezko berrikuntza-osagai bat du. Izan ere, eskuarki ekintzaileak aurrean izaten du eskari berri bat sortzeko erronka, ordura arte gizarteak jakin ere ez zekiena bazeukanik. Hori dio Carlos Polok bere negozio berria ─Perpetuall─ aurkeztean.

Euskal droneak Silicon Valley gainean

Erle Robotics euskal enpresa da, Linux erabilita, Drone bati hegan ibilarazi dion lehenengoa munduan. Eta hori Silicon Valley-n egin du, teknologiaren mekan. Gainera, Erle Robotics BeaglePilot proiektuaren 5 zutabeetako bat da; proiektu hori Googlek eta BeagleBoard Foundationek finantzatzen dute.

Nola egin eta aurkeztu proposamen irabazle bat Horizon(te) 2020 programan

I+G+b finantzatzeko Europako proiektuetan parte hartzeak eragin zuzena izaten du parte hartzen duten erakundeen fakturazioan, langile kopuruaren hobekuntzan eta nazioarteko kokapenean. Proposamen bikainek, onenek, bakarrik dute Horizon(te) 2020-n, I+G+b finantzatzeko Europako Batzordearen programa berrian, parte hartzeko aukera. Horregatik, I+G+b Nazioarteko Proiektuak Kudeatzeko III. Ikastaro Aurreratuak espezialistak prestatuko ditu ikuspegi tekniko eta ekonomikotik proiektuak egin eta kudeatzeko, nazioarteko ikuspegia eman dezaten.

Igo zaitez Hodeira

“Cloud computing” edo hodei-konputazioa on-line biltegiratzeko gune bat da, eta horrek aukera ematen dio erabiltzaileari Internetera konexioa duen edozein gailutatik konektatzeko, eta berehala eragin-trukean eta elkarlanean aritzeko.

Hodei-konputazioaren zoko-mokoei buruz argi pixka bat egiteko “Hodeia ukituz” ekitaldia antolatu da 2014ko urriaren 7an; eta urriaren 1ean ASLAN elkarteak Bilbon egingo du Tour Teknologikoaren IX. edizioaren bigarren foroa,  ‘gizarte konektatu’ baterantz aurrera egiteko teknologia berrien sustapenera eta zabalkundera zuzendua.

Ekonomia zirkularra

“Ekonomia zirkularrak” enpleguak sortzen ditu eta urtean bilioi bat dolarreraino aurrez ditzake. Enplegua sortzeko eredu baten alde egiten da, non industria-sistemak beren burua indartzeko diseinaturik baitaude. Produktuak, osagaiak, ustiatu gabeko baliabideak eta materialak berriro erabiltzen dira hazkunde ekonomikoa mantentzeko gai diren balio-kate egokietan.

Baina web-orrian izan ezik, sare sozialetan ere bildu ditugu Berrikuntzaren jarraitzaileei gehien interesatu zaizkien edukiak.

Facebook-en

Semaforoetan zain egoten aspertuta? Ekinbide honek atsegingarriago bihurtuko dizu zain egon behar hori: egin dantza!

Twitter-en

Eta Pinterest-en

Tell me and I´ll forget. Show me and I may remember. Involve me and I learn

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago