“Etorkizuneko osasuna: berrikuntza- eta iraunkortasun-esperientziarik onenak” izan zen Sanofi e Iese-k Madrilen antolaturiko jardunaldiaren izenburua; bertan 130 espezialista izan ziren berrikuntzaz, sistemaren iraunkortasunerako klabe gisa, eztabaidatzeko. “Osasun-sektorea aldaketa sakonak izaten ari da, eta garaia da aukera berriak aztertzeko kalitatea eta eraginkortasuna bermatzeko, iraunkortasuna bistatik galdu gabe. Ekuazio honen emaitzan, berrikuntzak funtsezko zeregina jokatzen du”, ziurtatu du David Elvirak, Sanofiko Harreman Korporatiboen zuzendariak.

Jardunaldian kudeaketa klinikoaz hitz egin zen, ospitale-berrikuntzaz eta gaixoaren arretan ere berrikuntzaz. Azken mahai hau Carolina Rubiok,  Innobasqueko programa-zuzendariak, aurkeztu eta moderatu zuen, eta esan zuen “berrikuntzarik onena osasun-kudeatzaile, profesional mediko, gaixo eta industria farmazeutikoan hobekuntzak sortzen dituena dela”.  

Ondorio honetara iristeko Rubio Twitterraz baliatu zen:

 

Rubiok galdera berbera egin zien gaixoei. Hona hemen jaso zituen erantzunetako batzuk:

 

Osasun-kudeatzaileek ere eman zuten iritzia:

 

Eta farmazeutikoek:

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago