Udaren azkenean gauden itxurarik gabeko urri honetan gure webgunean interes handiena piztu duten gaiak euskal eredua azterketa-kasu bihurtzea Munduko Ekonomia Foroan, arrakastazko start up-ak lortzeko metodologia, big data eta gauzen internet, Andrea Blancoren iritziak emakume teknologo gisa eta Brazuca, joan zen mundu-txapelketako baloi adimenduna. Ezagutu nahi duzue hil honetan irakurriena eta komentatuena izan dena? Aurrera!

Euskal eredua, azterketa-kasu Munduko Ekonomia Foroan

Munduko Ekonomia Foroak Bilbo-Euskadi nabarmendu du, eta sakon aztertu duen 6 hiri txikietako bat da, produktibitate eta hazkundearen eragile izanik, eskualdeen lehiakortasuna garatzeko funtsezkoak baitira honelakoak. Botxo-arekin batera, Dubai (Arabiar Emirerri Batuak), Singapur, Detroit (Ameriketako Estatu Batuak), Monterrey (Mexiko), Ningbo (Txina) eta Surat (India) agertzen dira “Hirien lehiakortasuna” txostenean; txostenak planetako beste 26 hiri handitan ere jartzen du begirada.

Metodologia apurtzailea start up-ak arrakasta izan dezaten

ISEA-Enpresako Zerbitzu Aurreratuetan Berrikuntza Zentroak metodologia berritzailea sortu du negozio berriak abiarazteko: “La lanzadera”. Mikel Orobengoak, Mondragon Korporazioko kooperatiba honen gerenteak, metodologia hori zertan datzan eta arrakastaren gakoa non dagoen azaldu digu.

Gauzen Internet eta big data: Negozio-aukerak hurbileko etorkizunerako

Imajinatzen duzue mundu bat, non gauzak eta pertsonak etengabe leudekeen beren artean konektatuta eta datu kopuru itzelak kudeatu ahal izango liratekeen? Gauzen Internet eta big data bi teknologia berri dira, komunikazioa eta prozesuen kudeaketa erraztuko dutenak, baita ateak ireki ere enpresa-etekina eta bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten negozio-eredu berriei.

Andrea Blanco: “Garrantzitsuena zeure buruari mugarik ez jartzea da”

Oraindik gizonezkoak nagusi diren ingurune batean zientzia-emakumeek aurrean dituzten erronkak eta zailtasunak aztertzeko, topaketa bat egin da Andrea Blanco-rekin; berak emakume teknologoari ematen zaion Ada Byron 2014 Sariaren accesita jaso du asko ez dela.

Brazuca, baloi adimenduna, 2,5 urteko I+G+b-ren emaitza

Antonio Zea, Adidas Futbol-eko Berrikuntza-zuzendariak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Asteari hasiera emateko ekitaldian, Brazuca 2014ko Munduko Futbol Txapelketako baloi ofizialaren diseinu- eta garatze-prozesua emango du ezagutzera. Zea izan zen Brazuca baloi adimendunaren garapenaren liderra, I+G lanaren emaitza, Alemaniako multinazionalak garatua, bi urte eta erdiko iraupena izan duena eta 600 futbolarik baino gehiagok probatua, besteak beste Leo Messi, Dani Alves, Zinedine Zidane, Schweinsteiger edo Iker Casilllas-ek.

Baina sare sozialetan ere hitz egin da berrikuntzaz. Ikus ditzagun hileko elkarrizketarik arrakastatsuenak.

Facebook-en

 

Twitter-en

Slideshare-en

Eta Pinterest-en

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago