Metodologia berriak, zerbitzu ekosistemikoak, ETEen zeregina, bizi-amaiera, marketina eta ekodiseinuaren aplikazioa elikaduraren, mugikortasunaren eta zuraren arloetan: horiek izango dira Basque Ecodesign Meeting 2014-ko (BEM2014) 8 jardunaldi tematikoak, gaur bertan Bilbon egiten ari diren topaketan. Basque Ecodesing Center-ek antolatua, bi urtean behin ekodiseinuari buruz egiten den nazioarteko topaketa da, Basque Ecodesign Center-ek eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak ─Ihobe baltzu publikoaren bidez─ antolatua, eta, beste erakunde batzuenaz gain, Innobasqueren laguntza ere badu.

Gaurko jardunaldian 80 hizlari izango dira, eta hainbat ikuspegitatik ekodiseinuaren erabilera aztertuko dute:

 

 

 

 

  1. “Life Cycle Thinking”aren eta kostuen azterketaren aplikazio-metodologiak, produktuaren diseinu iraunkorrari aplikatuak. Tresna berriak aurkeztuko dira bizi-zikloaren ikuspegiaz, eta manufakturen eta zerbitzuen sektoreari nola aplikatu eztabaidatuko da.
  2. Zerbitzu ekosistemikoak enpresentzat abagune gisa, eta “Enpresa eta Zerbitzu ekosistemikoak” gidaliburuaren aurkezpena, azpiegitura berdeei buruzko eztabaida-mahaiarekin.
  3. ETEen zeregina ekodiseinuan arrakasta-kasuekin, adibidez Steelcase, BSH eta Nicolás Correa. Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskolako eta Mondragon Unibertsitateko Ekodiseinu Ikasgelen proiektua. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Joan Rieradevall-en hitzaldia; Europan ospe handieneko adituetako bat da bera.
  4. Bizi-amaiera eta kudeaketa-sistema integratuak.
  5. Ekodiseinua enpresa-marketineko estrategia gisa.
  6. Mugikortasuna: itsas, trenbide, aeronautika eta automobilgintzaren azpi-arloetako joerak identifikatzea; eta kasu praktikoak, besteak beste, Boeing, Airbus, Aernnova, Wartsila, LKS edo CIE Automotive.
  7. Ekoberrikuntza elikadura-arloari aplikatua, AZTI-Tecnaliak koordinaturiko saioan. Elikadura-industria eta nekazaritzarekin lotuta, bizi-zikloaren azterketaz hitz egingo da, Europako eremuan dagoen ikuspegi estrategikotik ingurumen-eraginak arintzeko neurri gisa, baita bere komunikazio-ahalmenari buruz ere ingurumen-etiketatzea egiteko tresnen bidez. Elikadura-arloa Europako Batzordeak lehentasunezkotzat jotzen duen sektoreetako bat da.
  8. Habic, EAEko ekipamendu, zur eta diseinuaren Clusterrak iraunkortasunari buruzko saio berezi bat koordinatuko du habitat, bulego, zur eta contract arloan, non identifikatuko diren sektoreari planoan eragiten dioten ekoberrikuntzako estrategia nagusiak.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago