Espezializazio adimendun estrategiak (ingelesezko siglen arabera RIS3) berrikuntza sustatu nahi du Europako Batasunean, eta eskualdeak gaitu gura ditu beren indar-guneetan fokalizatzeko eta horrela ekonomiaren hazkundea eta oparotasuna lortzeko. Europako Batzordeak argudiatzen duenez, espezializazio adimendunaren estrategia enpresa, herri-erakunde, ikerketa eta ezagutzako zentro eta gizartearen arteko itun sendoetan oinarritzen da, lankidetza hori aurretiazko betekizun edo baldintza baita arrakasta lortzeko. Horixe da, hain zuzen, Innobasquek hedatzen duen lan-eredua, lauko helizea deiturikoa.
Hona hemen 11 lehentasun nagusiak, Batzordeak sustatzen dituen RIS3 estrategien oinarrian daudenak:
- Berrikuntza Europako Batasuneko eskualde guztientzako lehentasun bihurtzea
- Inbertsioa zentratzea eta sinergiak sortzea
- Berrikuntza-prozesuak hobetzea
- Gobernantza hobetzea eta horretan nahasturiko interes-taldeak gehiago inplikaraztea
- Ekonomiaren eraldaketarako estrategiak garatzea eta inplementatzea
- Gizarte- eta ekonomia-erronkei erantzutea
- Eskualdeak ikusgaiago bihurtzea nazioarteko inbertitzaileentzat
- Eskualdeen barne- eta kanpo-konektibitatea hobetzea
- Estrategien garapenean teilakatze edo gainjartzeak eta bikoiztasunak saihestea
- Baliabideen masa kritikoa metatzea
- Ezagutza eta dibertsifikazio teknologikoaren transferentzia sustatzea
Argibide gehiago hemen.