Marka bat sortzeko prozesua luzea eta nahasia da. Pazientzia, zuhurtzia eta denbora behar dira. Herritarrak produktuz, kanalez eta edukiz asebeteta daude; beraz, ikusgaitasuna lortzeko ezinbestekoa da bezeroak markaren preskriptore bihurtzea. Branding-aren helburua ez da ona zarela esatea, baizik eta hori zutaz besteek esan dezaten lortzea.
AZK branding eta komunikazio agentziatik, “Himnobazioaren” alde egin dute. Baina zer esan nahi du hitz honek? Erakunde baten narrazio-osagaiak era sortzailean uztartzeko prozesua da, eta marka bat sortzea irudi eta nortasun berezi eta ahaltsuarekin, entzuleekin lotura iraunkorrak ezartzea ahalbidetuko duena. Eta, batez ere, “ondo ematea”.
Marka baten balioa ziurgabetasunak ezabatzea da. Jendeak ondo ematen duten markez, irudiaz, himno edo ereserkiez … hitz egiten du. Azken batean, loturez. Merkatuan tarte bat bilatzeko, prezioagatik edo nortasun propioagatik bereizi beharra dago besteengandik. Lehiakor izan nahi bada, hobe da komunikazio ugari eta ona sortzea, eta nortasun “himnobatzailea” eraikitzea, esperientziak sortzeko eta lotura emozionalak ezartzeko gai izango dena. Zure markak nortasunik ez badu, nekez oroituko dira zutaz.