Unescok, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak, gaur jakinarazi du ofizialki Bizkaiko hiriburua bere Hiri Sortzaileen Sarean sartu dela. Bilboren hautagaitza Bilbao Bizkaia Design & Creativity Council erakundeak kudeatu du, eta Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sektoreko 200 erakunde eta enpresa baino gehiagorekin batera sustatu dute, horien artean dagoelarik Innobasque. Hautagaitza hori industria sortzaileen garapenak eta tokiko profesionalen ahalmenak abalatuta zegoen.
Nazioarteko aitortza honi esker, Bilbo hiri globalen “klub” bikain batean sartu da, hor daudelarik Berlin, Buenos Aires, Pekin, Shanghai, Montreal, Seul, Nagoya, Kobe, Shenzhen, Saint Étienne eta Graz.
UNESCO “zigiluak”, bikaintasun eta kalitatearen sinboloak, Bilbok eta Bizkaiak ekonomia sortzeko, enpresa-ehuna indartzeko eta enplegua sortzeko gaitasuna duen sektore estrategiko gisa diseinuaren alde egin duten apustua saritu du.
Bilboko eta Bizkaiko industria sortzaileek hemendik aurrera nazioarteko plataforma bat izango dute, lehiakortasuna irabazteko, atzerriko merkatu berrietara irekitzeko eta hazkundea estimulatzeko funtsezkoa.