Urte berria zerumugan berrikuntzarekin esnatu da. Jardunaldi, aurkezpen, sari eta solasaldiek berrikuntzaren zigilua izango dute datozen zazpi egun hauetan.
Urtarrilak 13, asteartea
Momentum Project eta Gizarte Ekintzailetzaren erronkak
initland BBF, Uribitarte, 6, Bilbo. Ordua: 19:00
Momentum Project-en V. edizioa martxan jartzeko eta “Gizarte Ekintzailetzaren erronkak” topaketa-programaren bidez horren aurkezpen publikoa egiteko, ESADE-ko eta BBVA-ko profesionalak izango dira hitzaldi-solasaldi batean, Initland Berrikuntza eta Ekintzailetza Zentroan.
Momentum Project prestakuntza-programa bat da, gizarte-ekintzailetza sustatzera bideratua. Hautaturiko hamar proiektuek laguntza estrategikoko prestakuntza-ibilbidea egiten dute, eta hor finantzaketa-bide berriak lortzeko aukera izaten dute enpresek.
Urtarrilak 14, asteazkena
Emakume Teknologoarentzako Ada Byron sariaren 2015eko aurkezpena
Faculty Club, Komertziala. Deustuko Unibertsitatea (Bilboko campusa). Ordutegia: 10.30.
Deusto Forotech izango da zeremonia-maisu Emakume Teknologoarentzako Ada Byron sariaren 2015eko edizioaren aurkezpenean. Berdintasunaren eremuko, gizarte, hezkuntza, teknologia eta erakundeen arloetako jendeak hartuko du parte ekitaldian.
Aurkezpen ofizialaren aurretik, Forotech 2014-2015 mahai-ingurua izango da: “Zer ekarpen egiten diote emakumeek teknologiari”. Parte hartzeko interesa dutenek dagokien izen-ematea egin behar dute urtarrilaren 10a baino lehen.
Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza zientzia-ekipamendua erosteko
Aurkezteko epea: 2014ko abenduaren 31tik 2015eko urtarrilaren 30era, bi egunak barne.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak 300.000 euroko diru-saila bideratu du zientzia-ekipamendua erosten laguntzeko, baldin eta kostua (BEZ gabe) 18.001 eta 240.000 euro artekoa bada. Erakunde onuradun bakoitzak eskabidean bere langile-zerrendako hiru profesional ikertzaile edo gehiago aurkeztu behar ditu, zientzia-ekipamendua erabiliko duten proiektuetan lan egingo dutenak, hain zuzen.
Diru-laguntza hauen hartzaileak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko eragileak izango dira, horien artean daudelarik: Oinarrizko eta Bikaintasunezko Ikerketa Zentroak; Unibertsitateetako Zentro, Sail, Sekzio, Institutu edo beste Ikerketa Unitate batzuk, UPV/EHUkoak izan ezik; Ikerketa Kooperatiboko Zentroak; Teknologia Zentroak eta Ikerketa Zentro Sektorialak.
Brunch & Learn: XXI. mendeko enpresaburuak
2015eko lehenengo Brunch & Learn Marketinaren Coaching-az izango da. Ekitaldia pertsona eta enpresei laguntzeko izango da, kuota hobeak, mozkinak eta kudeaketan eraginkortasuna lor ditzaten.
Datorren urtarrilaren 30ean Innobasquen izango den lan-saioaren behin-betiko egitaraua eta izena emateko formularioa dagoeneko eskuragarri daude interesatu guztientzat.
Global Innovation Day
Tailer eta txokoetan izena emateko epea: 2015eko urtarrilaren 31a.
Harremanetarako: Begoña Seijas bseijas@innobasque.com
IV Global Innovation Day 2015eko ekainaren 3an izango da eta, aurreko edizioetan bezala, enpresak izango dira euskal berrikuntzaren eguneko benetako protagonistak. Innobasquen epea ireki dugu konpainiek aktiboki parte har dezaten: tailerren bidez beren erakundeak sustatu ditzakete jarduerak eta esperientziak proposatuz, bertaratuek berrikuntza zuzenean esperimentatu ahal izateko; eta berrikuntzaren txokoak jar ditzakete, bezero izan daitezkeenei produktuak eta zerbitzuak erakusteko guneak.
Ekinbideak jasotzeko prozesua amaitzean, beranduenik 2015eko urtarrilaren 31n, aurkezturiko proposamenak balioetsiko ditu Global Innovation Day-ren Batzorde Antolatzaileak.
Global Innovation Day 2014 delakoan 80 erakundek kolaboratu zuten, 38 txoko jarri ziren, 21 tailer edo lantegi antolatu eta edukiak aurkeztu ziren paneletako gaietarako.