Gardentasuna, erabakiak hartzen parte hartzea, publizitate aktiboa eta kontuak ematea dira gobernantza berriaren balioak, Euskadiko Demokraziari eta Herritarren Parte Hartzeari buruzko Liburu Zurian jasoak. Eusko Jaurlaritzaren ekinbide bat da, eta horren arabera Jaurlaritza herritarrekin konprometitzen da.

Dokumentua 150 erakunderen parte-hartzeari esker egin da; Innobasquek koordinaturiko berrikuntza irekiko metodologiari jarraituz, lehentasunezko 5 gai proposatu dira, horietan aurrera egin beharra dagoelako:

1. Osasuna:

  • osasun arloko gastuak, kostuak eta inbertsioak hizkera xume eta ulerterrazean azaltzea,
  • osasunaren ikasgaia hezkuntza-sisteman sartzea,
  • arreta sozio-sanitarioko planak egiten parte hartzea,
  • Jaurlaritzako beste sail batzuen plan estrategikoak, osasunarekin zerikusia dutenak, egiten parte hartzea osasun-langileek,
  • auzo-elkarteak edo udalak osasun-kontseiluetan sartzea tokian tokiko ekinbideak diseinatzeko,

2. Hezkuntza:

  • parte-hartzea, sormena eta espiritu kritikoa hezkuntza-curriculumean sartzea,
  • ikasleek beharrezko trebetasunak lor ditzatela besteekiko interakzioa erraztuko duten teknologiak ─adibidez, sare sozialak─ menderatzeko,
  • irakaslearen ospea eta balioa berreskuratzea,
  • ikasteko ingurune ez-formalak sortzea,
  • ikastetxeetan gizarteratze- eta aniztasun-programetan inbertitzea,
  • ikasleen arteko begirunea, bizikidetza eta hizkuntza-aberastasuna bultzatuko dituen esparrua ezartzea

3. Ingurumena eta ingurunea:

  • berotegi-efektuko gasak isurtzeari buruzko datuak eta neurketak argitaratu eta etengabe eguneratzea,
  • hondakinen produkzio-mailak murrizteko herritarrak tartean sartzea,
  • ingurumen-eragina duten proiektu-erabakietan gizartea eta interes-taldeak sartzea

4Gizarte Kohesioa:

  • euskal Herri Administrazioak gizartea inplikarazi behar du jasotzen dituzten zerbitzuen eta prestazioen diseinuan,
  • hirugarren Sektorearen lankidetza-sareak garatzea,
  • gizarte-bazterketa bezalako arazoen konponketan herritarren parte-hartze integrala sustatzea,
  • enpresek beren gizarte-erantzukizuna onar dezaten mekanismoak ezartzea

5. Ekonomiaren garapena

  • pertsona ekintzaileei laguntzea enpresak sortzeko izapideak erraztuz,
  • talde-lanerako ekinbide guztiak sustatzea: kooperatibak, crowdfunding, denbora-bankuak, etab.
  • gizarte-erronkei erantzungo dieten enpresa-proiektuetan inbertitzea,
  • enpresa-arloko gizarte-balioak suspertzea,
  • enpresen eta prestakuntza-zentroen arteko lankidetza zabaltzea, produkzio-ehunera egokituagoa egongo den prestakuntza lor dezaten ikasleek 

Orain dagoen erronka handia benetako kultura parte-hartzailerantz aurrera egitea da, administrazio hurbilagokoa izateko, herritarrekin etengabeko elkarrizketa eta lankidetza sustatuko dituena.  Liburua abiapuntua besterik ez da, eta aberastuz joango da osatuko duten proiektuak garatzen diren neurrian.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago