Eusko Jaurlaritzak joan zen abenduaren 16an onartu zuen Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana 2020, espezializazio-estrategia adimendun bat Euskadiko garapen ekonomiko eta iraunkorra indartzeko. Plan honen lanketa erakundeen eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) eragileen arteko lan-prozesu parte-hartzailearen emaitza izan da. Carlos Peñak, Innobasqueko Berrikuntzaren Euskal Sistema Arloko zuzendariak (eta Innobasquek prozesu honetan idazkaritza teknikoaren lanak egin ditu) ondorengo bideoan plan honen ezaugarri nagusiak eta enpresa-ehunean, ZTBESeko eragileen artean eta euskal gizartean izatea espero den eragina azaldu ditu.