Berrikuntza dibertsifikatu egiten da eta ekonomiaren hainbat sektoretan parte hartzen du. Biltzarrak, jardunaldiak, aurkezpenak eta sariak daude, besteak beste, datozen zazpi egunetako programazioan.
Urtarrilak 20, asteartea
Talentuaren kudeaketa integrala baliora bideratuta
SEA Arabako Enpresaburuak, Posta pasabidea 32-5ª, Gasteiz. Ordutegia: 15:30 – 18:30
SEA-Arabako Enpresaburuen Elkarteak antolatu du jarduera hau enpresan Talentuaren Kudeaketa Integralerako eredu esperimentatu eta egiaztatua, baliora zuzenduta, aurkezteko helburu nagusiarekin.
SEAk eztabaida-gaiari buruz beraien enpresaren egoeraz txosten exekutiboa egitea eskainiko die bertaratu eta interesa dutenei.
Urtarrilak 21, asteazkena
Bilbao Berrikuntza Faktory, Uribitarte kalea 6, Bilbo. Ordutegia: 19:00 – 20:30
Bizkaia:talent-ek antolatuta, Talentia sarearen hirugarren topaketak lantaldeek egindako proiektuak eta ateratako ondorioak aurkeztuko ditu honako arlo hauetan: Talent Mobility, Education and Values, N,E and Sustainability eta Smart Cities.
Urtarrilaren 22a, osteguna
Bilbao Bizkaia Entrepreneur Meetup
Euskalduna jauregia, Abandoibarra etorbidea, 4, Bilbo. Ordutegia: 08:30 – 19:30
Nazioarteko ekitaldi honetan nazioarteko adituak izango dira, negozio berriak sortzen ospe nabarmenekoak, eta Euskadiko 200 ekintzailek hartuko dute parte. Jardunaldian jarduera-programa zabala izango da, antolatzaileak Bizkaiko Foru Aldundia eta Massachusetts Institute of Technology (MIT) dira, azken hau ekintzailetza sustatzen espezializaturiko erakundea, Euskal Herriko Unibertsitatearen, Deustuko Unibertsitatearen eta Mondragon Unibertsitatearen laguntzaz.
Pinturen hurrengo belaunaldia: funtzionalak eta iraunkorrak
Centro Convenciones Mapfre, Avenida General Perón, 40, Madril. Ordutegia: 09:30 – 14:00
Tecnalia korporazio teknologikoak Akzo Nobel, Keim, Graphestone, Pinturas Villada, Fakolith, Sika eta Aetepa enpresen laguntzaz antolatu du jardunaldi hau zera aztertzeko: teknologia berriek nola ematen dizkieten prestazio hobeak egungo pinturei, bai ikuspegi funtzionaletik eta bai iraunkortasunarenetik, gaur egun arau eta legeetan dauden eskakizunak betetzea ahalbidetuz.
Urtarrilaren 23a, ostirala
A further look at Advanced Multimaterial Structures in the Automotive Industry
Tecnalia egoitza, 700 eraikina, Derio. Ordutegia: 08:30 – 15:00
Tecnaliak automobilgintza-arloan negozio-aukera eta erronka berrien inguruko jardunaldia aurkezten du, non multimateriazko egiturak erantzun eman diezaieketen automobilgintza-arloaren eskari eta eskakizun handiei, bere ahaleginak honetara bideratuz: ibilgailu elektrikoa, bidaiariaren babesa eta pisu-murrizketa lortzera prezio lehiakorretan fabrikazio-prozesuetan. Ekitaldian korporazioaren proiektu izarretako baten piezak aurkeztuko dira, multimateriazko egiturekin erlazionatuak: Behicle proiektuan garaturiko xasisa.
Marcelo Gangoiti sariaren XIX. edizioa
Somorrostro Irakas-gunea, San Juan auzoa, 10, Muskiz. Ordutegia: 12:00
Marcelo Gangoiti sariak Ezkerraldean eta Meatze aldean egiten den enpresa-lana aitortzen du. SPRIk, Bizkaiko Foru Aldundiak, Somorrostro Irakas-guneak eta CEBEK-Bizkaiko Enpresa Konfederazioak antolaturiko saria da, eta edizio honetan Bizkaiko ahaldun nagusia Jose Luis Bilbao buru dela egingo da, eta Igor Yebra, Bordeleko Opera Nazionaleko dantzaria, bertan izango da beste pertsonaia ospetsu batzuen artean.