Lauaxeta ikastola aitzindaria da iPad erabiltzen ikasteko tresna gisa. Baina “garrantzitsua ez da gailua, ikastetxe bakoitzaren proiektu teknologikoa baizik, zein xederekin erabiltzen den eta zein helbururi erantzun nahi zaion”, zeren eta, “atzean dagoena aldaketa metodologikoa baita, beste era batera lan egitea”, diote hezkuntza-kooperatiba honetako irakasleek.
Adin guztietako ikasleek, haur-hezkuntzatik batxilergoraino, naturaltasun osoz erabiltzen dute iPad hau ikasteko prozesuetan. “Gure ikasleak herritar digital sanoak izatea nahi dugu”, esan dute irakasleek; beraien iritziz gailu honek lehen pentsaezinak ziren gauzak egitea ahalbidetzen die, adibidez gazteek oso ondo ezagutzen dituzten multimedia formatuak erabiltzea. “Ikus-entzunezko informazioaren kontsumitzaileak dira, eta ekoizleak ere izan daitezen saiatzen gara”, diote.
Adibidez, Bigarren Hezkuntzan ezarrita dago 1×1 proiektua, non ikasle bakoitzak duen tablet bat. Ez dago testu-libururik. Irakasleak “Moodle” plataforman zintzilikatzen ditu edukiak eta materialak, eta ebaluatu ere hortik ebaluatzen ditu. Honelako ekinbideak beste batzuekin uztartzen dira txikienek esku-trebetasuna landu dezaten.
Zornotzako kooperatibak beste ikastetxe eta profesional batzuekin partekatu nahi izan ditu bere esperientziak eta ikasitako lezioak, pauso bat aurrera eman dezaten planteamendu pedagogiko, metodologiko eta didaktiko aurreratuan oinarrituta, teknologia berritzaileak erabiliz eta ustiatuz.
Gai honetaz Aitor Pagaldai Lauaxetako Berrikuntza-arduradunarekin eta Jon Agirre eta Iker Aburto irakasleekin hitz egin zuen Radio Euskadiko Enrique Rodal-ek.
Maria Teresa Ojanguren, ikastetxeko zuzendariak ikastolaren hezkuntza-eredua azaldu du, ikasleek “nola ikasi ikasten dutelarik” bertan.
Abenduan, Lauaxetan jardunaldi bat egin zen eta bertan irakasle, ikasle eta iPad España-ko zuzendaria den Pierre Cesinski-k praktika edo jardunbide egoki hau azaldu zuten irakaskuntzako, erakundeetako eta gizarteko 50 ordezkariren aurrean. Aurkezpen haren arrakasta ikusita, Ikastola bigarren topaketa bat antolatzea pentsatzen ari da, dagoeneko bai baitaude berrogeita hamarren bat pertsona horretarako interesarekin.