Thomson Reuters komunikazio-enpresak duela gutxi Thomson Reuters 2014 Top 100 Global Innovators” azterketaren laugarren edizioa eman du argitara, eta bertan munduan berrikuntzan erreferente diren enpresak agertzen dira. Zifratan, txostenaren parte diren erakundeek %17 gehiago inbertitu zuten 208,7 bilioi dolarretara iristeraino Ikerketa eta Garapenean 2013an; gainera, %100ean gainditzen dituzte diru-sarreretan Standard & Poor””s 500 indizea osatzen duten balioak, inbertsioan bikoiztuz NASDAQeko homologoak.

Txostena argitaratzen hasi zirenetik lehenengo aldiz, Asiak 46 ordezkarirekin Ipar Amerika (36) gainditu du, eta top 100 rankingean sartutako konpainia gehien dituen kontinente bihurtu da. Europak, bestalde, 22 negoziotik 18ra gutxitu du bere presentzia. Halaber, Asiako kontinentean aurkitzen da zerrendan ordezkari gehien dituen estatua: Japonia. Japoniak 39 erakunde ditu iazko 28en aldean, neurri handi batean inbertsioan izandako hazkundeak bultzatuta, 148,4 milioi dolar gastatu baitzituen Ikerketan eta Garapenean, maila historikoa, bere barne-produktu gordinaren %3,4 suposatzen baitu. Asiako bi dragoi ere, ikerketan eta berrikuntzan tradizio luzea dutenak, ordezkatuta daude: Hego Korea (4) eta Taiwan (2).

Eskualde hartatik irten gabe, lehenengo aldiz Txinako enpresa baten (Huawei) sarrera nabarmentzen du txostenak. Mugarri bat da fabrikazioan oinarrituriko egungo ekoizpen-eredutik ezagutzaren ekonomiarako trantsizioa erraztera bideratutako gobernuen pizgarri- eta kenketa-programetarako. Plan hau estatuak identifikaturiko funtsezko teknologia-arloen (bioteknologiaren, informazio- eta komunikazio-teknologien eta goi-teknologiaren) kanpoan nahiz barruan aurkitzen diren enpresetara hedatua dago eta bere emaitzak ematen hasi da tokiko enpresen patente kopurua asko gehitu baita.

Estatu Batuak bigarren lurraldea da 35 sozietaterekin, aurreko edizioan baino %22 gutxiago, baina esan behar da rankingaren lehen postuan 3M amerikar enpresa dagoela, eta amerikarrek beren erakundeetako bost top 10en artean jarri dituztela. Adituek Asiako konpainiak sartzearekin lotzen dute egoera; dena den, gai honetan adostasun politiko handia daukan herrialdea da: 453,5 bilioi dolar inbertitu zituen, barne-produktu gordinaren %2,8, I+G-rako zerga-kenketako politikak aplikatzen ditu, eta duela gutxi bere legeria aldatu du patenteak ziurtatzeko arloan.

Amerikar kontinentean, BlackBerry firmak ordezkatzen du Kanada, smartphone-aren sektorean nagusi diren markekin, hots, Apple, Microsoft, Samsung edo Google-rekin, eta galdutako denbora berreskuratzera bideratzen da.

Frantzia Europako ordezkari

Europan Frantziak jarraitzen du berrikuntzan erreferente izaten, nahiz eta nabarmen murriztu den bere presentzia 2014ko Top 100 indizean hamabi enpresa izatetik zazpi izatera igaro baita. Txostenean zenbait faktore azpimarratzen da, berrikuntza moteldu dezaketenak zerrendara ekarpen gehien dituen hirugarren herrialdean: eraginkortasun txikiagoa I+G-n egindako inbertsioaren itzulkin edo erretornuan; erakundeek ez dute nabarmen gehitu beren I+G aurrekontua azken hamar urteotan, 2013 ekitaldian zegokion partida edo kontu-saila 54,7 bilioi dolarrekoa baitzen; eta ikasle kopuru txikiagoa ari da doktorego-tesiak egiten, OCDEko kideekin alderatzen bada, baina langabezia-tasa lau aldiz handiagoa da.

Kontinente zaharreko beste herrialde batzuk hauek dira: Suitza (5), Alemania (4), Holanda (1) eta Suedia (1). Hirugarren urtez segidan, azpimarratu behar da ez dagoela Erresuma Batuko erakunderik. Europako batez bestekoa Berrikuntzan eta Garapenean %2,0 da, eta Holandaren %2,2tik Suediako %3,4raino doa.

Erreferenteak diren industriak

Osagai Erdieroale eta Elektronikoen industriak aurreko urteetako ildoari eusten dio, eta enpresa berritzaile gehien duen arloa da, 21 guztira, horietako 12 Amerikan daudelarik.

Aurreko edizioetako joera, Computer Hardware arloaren (13) bigarren tokiarekin ere berresten da, %18ko hazkundearekin. Kasu honetan Japonia da gaian erreferentea. Industria-arloa dago hirugarren tokian.

Azterlanak bereziki aipatzen du Ikerketa Zentroen presentzia %50 hazi izana, Europako enpresen eremu nagusia, baita ere hazkundea honako gaiak dituzten konpainietan: Computer Hardware, Industria, Produktu Elektrikoak, Farmazeutikoak, Ekipamendu Medikoa edo Material Primarioak. Beste muturrean, erakundeen presentzia murrizten ikusi duten arloak honako hauek izan dira: Aeroespaziala, Garraioa, Makinak, Automobilgintza eta Osagai Erdieroaleak eta Elektronikoak. Azkenik, beste arlo batzuk (Kontsumo-produktuak, Telekomunikazioak, Computer Software, Industria Kimikoa, Osasuna eta Internet-Hedabideak) duela hamabi hilabeteko mailetan mantentzen dira. Azkenik, nabarmentzekoa da ez dagoela petrolio-sektorearen ordezkaririk.

10 enpresa berritzaileen Thomson Reuters-en zerrenda:

 ENPRESA HERRIALDE SEKTOREA
3M COMPANY USA KIMIKA
ABB SUITZA INDUSTRIALA
ABBOTT LABORATORIES USA FARMAZEUTIKOA
ADVANCED MICRO DECIVES USA OSAGAI ERDIEROALEAK ETA ELEKTRONIKOAK
AISIN SEIKI JAPONIA AUTOMOBILGINTZA
ALCATEL-LUCENT FRANTZIA TELEKOMUNIKAZIOAK & EKIPAMENDUA
ALTERA USA OSAGAI ERDIEROALEAK ETA ELEKTRONIKOAK
APPLE USA TELEKOMUNIKAZIOAK & EKIPAMENDUA
ARKEMA FRANTZIA KIMIKA
ASAHI GLASS JAPONIA INDUSTRIALA

 

Metodologia

Enpresak sailkatzeko erabilitako programak erakunderik berritzaileenak identifikatzen ditu jabetzako patenteen hainbat adierazletan oinarrituriko metodologiarekin, horien artean daudelarik: berrikuntza-jarduera globala, arrakasta-ratioa, globalizazioa eta eragina. Jarraituriko irizpideak lau arlo hartzen ditu: kopurua, azken bost urteetan erregistratuta 100 patente edo gehiago dituzten konpainiak; arrakasta-ratioa, asmakuntza argitaratuak, baina agintari eskudunen aldetik azterketa-fasean daudenak, eta dagoeneko onartuak; globala, mundu mailan dauden lau patente-agintarien produktuen babesa; eta eragina, asmakuntzaren inpaktua, bere produktuen patentatze-prozesuan beste enpresa batzuek egindako aipamen kopuruak determinatua.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago