Confebask-ek egin berri duen txostenaren arabera, euskal ekonomia %1,9 haziko da 2015ean, eta hazkundea “neurrizkotzat” jotzen du. “Intentsitate apaleko” suspertze honek, sendotzeko, 7 erronka gainditzea eskatzen du:

      1. Ekonomian eskaria eta jarduera suspertzea, eta enpresa- eta gizarte-ehuna sendotzea.
      2. Finantzaketa arlo pribatura iritsiko dela ziurtatzea, prezio eta kopuru aldetik baldintza egokietan.
      3. Jokabideen eta gauzak egiteko moduen berritze etikoa, erakundeekiko eta gizarte-eragileekiko konfiantza berreskuratzeko xedeaz.
      4. Enpresaburuaren eta enpresaren eginkizuna aitortu eta balioan jartzea, hazkundea, enplegua eta gizarte-garapena sortzen baitute.
      5. Enpresen lehiakortasuna ziurtatzeko eta enplegua sortzen laguntzeko (energia, finantza, zerga…) erreformen aplikazioan sakontzea.
      6. Enpresa osatzen dutenen artean lankidetza ziurtatuko duen giroa sortzea, enpresaren lehiakortasuna eta bideragarritasuna sendotzeko, eta enplegu, kalitate eta egonkortasunaren gainean ekonomia suspertzeak duen eragina handiagotzeko.  
      7. Gure ekonomiaren eta ekoizpen-sarearen (enpresa-dimentsio, fabrikazio aurreratu, lanbide-heziketa, nazioartekotze eta berrikuntzaren) etorkizuna finkatzeko funtsezkoak diren politiken garapena bultzatzen jarraitzea.

Confebasken iritziz, “euskal ekonomia irten da atzeralditik eta enpresak eta enplegua sortzen hasita dago, baina oraindik erritmo motelean; 2015ean bizkortuz joatea espero da, hazkunde sozio-ekonomiko handiagoko eszenatokia lortu beharko litzatekeelarik”. BPGn %1,9ko hazkundea aurreikusten du Elkarteak, 17.000 enplegu berri sortzea, eta langabezia-tasa %13,5era jaistea.

Nazioarteko testuingurua

Txostenak munduko gainerako ekonomien datu makroekonomikoak ere ematen ditu:

      1. Munduko ekonomia %3,8 haziko da
      2. Europa eta Japonia hazkunde apalenekoak izango dira, nahiz eta eurogunea hobetuko den apur bat, %1,1eko hazkundea ikusten baita aurrez
      3. AEBek %3,1eraino igoko dute hazkundea
      4. Munduko merkataritzan hobekuntza aurreikusten da, %4,7ra gehituko baita
      5. Europako Batasunean interes-tasek gutxieneko historikoetan jarraituko dute
      6. Espainiako ekonomia %2 haziko da 2015ean, 2014an baino 7 hamarren gehiago, eta eurogunean baino ia puntu bat gehiago.
      7. Espainiako langabezia-tasa 1,5 puntu jaitsiko da, %23raino urteko batez bestekoan  

 

 

 

 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago