Roberto Alcibar, MBSR-eko (Mindfulness-Based Stress Reduction) irakasle ofizialak, masterclass bat eman du mindfulness-ari buruz, Europako Negozio Eskolak eta C2Bek antolatuta, Innobasquerekin lankidetzan. Estresaren aurkako meditazio-teknika honek enpresa-mundua irauli eta erabakiak hartzea, buru-argitasuna eta sormena indartzen ditu. Baina benetan, zer da mindfulness-a?
Mindfulness-a une bakoitzean egiten ari garenari arreta jartzea da, istant bakoitzaz gozatzea. Teknika hau gora egiten ari da etengabe, froga zientifikoek abalatuta; izan ere, bere erabilerak garuna aldarazten duela frogatu dute, bizitzan eta emozioen kudeaketan aldaketak sortuz eta zuzenean lan-eremuan eraginez.
Mindfulness-aren 6 gakoak hauek dira:
- Arreta jartzea
- Aurreiritzirik gabe bizitzea
- Onarpenez bizitzea aldatu ezin diren egoerak
- Hasiberriaren burua izatea, eta esperientzia lehenengo aldiz izango balitz bezala bizitzea
- Garrantzitsua ez da amaierara iristea, bideaz gozatzea baizik
- Gozatu egin behar da eta geure buruaz barre egin, “negoziorik garrantzitsuena bizitzea baita”.
Jardunaldi honetan Europako Negozio Eskolaren eta C2B-ren MBA Executive ere aurkeztu da, hor kolaboratzen duelarik Innobasquek. Erakundeak 2 beka eskaintzen ditu, %100 subentzionatuak, pentsaera disruptiboa duen jendearentzat.