Urtarrilean ere berrikuntzak bere tartea aurkitu du Euskadiren eguneroko bizitzan. 2015a ekinbide berritzailez beterik hasi da; hori erakusten dute Innobasqueren webgunean interes handiena piztu duten edukiek: Global Innovation Day-ko tailerrak eta txokoak; teknologia berrien erabilera ikasgeletan; lankidetza berrikuntzaren euskal ekosistemaren barruan; Innobasque, berrikuntza-agentzien eredu gisa; edo gazte berritzaileen proiektuak, biziak salbatzera irits daitezkeenak.

Global Innovation Day 2015: tailerrak eta txokoak proposamen berritzaileetara irekiak

Nahi duzu parte hartu 2015eko Global Innovation Day-n? Tailer batekin? Txoko baten bidez? Datorren ekainaren 3an berritzaileen komunitatea Bilbon elkartuko da Global Innovation Day-ren laugarren edizioan, sinergiak sortzeko, negozio-aukerak aktibatzeko, lanbide-harreman berriak lortzeko, merkatuko produktu eta zerbitzurik berritzaileenak ezagutzeko, eta berrikuntza zuzen-zuzenean bizitzeko, jakinez zer egiten den hemen bertan eta munduko beste leku batzuetan.

Nola erabili iPad ikastola eta ikastetxeetana

Lauaxeta ikastola aitzindaria da iPad erabiltzen ikasteko tresna gisa. Baina “garrantzitsua ez da gailua, ikastetxe bakoitzaren proiektu teknologikoa baizik, zein xederekin erabiltzen den eta zein helbururi erantzun nahi zaion”, zeren eta, “atzean dagoena aldaketa metodologikoa baita, beste era batera lan egitea”, diote hezkuntza-kooperatiba honetako irakasleek.

“Lankidetza indartu beharra daukagu berrikuntzaren euskal ekosisteman”

Euskadiko Berrikuntzaren 2014ko Gidari emandako elkarrizketan, Txema Villate Innobasqueko zuzendari nagusiak CITIC palindromoa berreskuratu du, aurrerantz nahiz atzerantz berdin irakurtzen den hitza. CITIC-ek bere bost hizkietan Euskadiren etorkizunerako gakoak biltzen ditu: Ezagutza, Berrikuntza, Talentua, Industria eta Lankidetzaren Kultura. “Bost elementu horietan sakondu behar dugu aurrera egiten jarraitzeko”, eta hor lankidetza nahitaezko kate-maila gisa aldarrikatzen da.

Nerabe berritzaile batek nola salba ditzakeen milaka bizitza

15 urterekin, Jack Andraka bigarren hezkuntzako ikasle estatubatuarrak paperezko sentsore bat asmatu zuen bost minutuan hiru minbizi mota detektatzeko gai dena: pankrea, obulutegi eta biriketako minbiziak. Baina harrigarriena da proba honek dolarraren 3 zentaboko kostua duela, hau da, minbizia detektatzeko 26.000 aldiz merkeagoa, 168 aldiz lasterragoa eta 400 aldiz sentiberagoa dela egungo metodoak baino, eta gainera ez da inbasiboa.

Innobasque, berrikuntza-agentzien eredu gisa proposatu du ELGEk (OCDE)  

ELGEren Txosten Ekonomikoa: Espainia 2014, suspertze bidean” izeneko txostenean Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak (ELGE) zera proposatu du, Espainiak sortu dezala Innobasque bezalako berrikuntza-agentzia nazional bat, eta honela definitzen du gurea: “berrikuntza-agentzia pribatua, irabazi asmorik gabea, Euskadiko gobernu- eta enpresa-liderrek babestua eta eragile berritzaileen artean lankidetza sustatzen duena”.

Eta sare sozialetan, elkarrizketarik arrakastatsuenak honako hauek izan dira:

Facebook-en

Honelakoa da bizimodua Espainian lanerako onena izendatu duten enpresan https://ow.ly/Htav2

Twitter-en

Slideshare-n

 
 

Eta Youtube-n…

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago