“Industria-jabetzak gure teknologiaren inguruan monopolioak sortzea ahalbidetzen digu, eta horiek dira enpresa berritzaileen lehiarako onura nagusia”. Horregatik, Galbaian-eko zuzendaria den Ismael Igartuak, Innobasquen “LES100: Teknologia merkaturatzea lizentzia bidez” ikastaroa eman zuenak, “industria-jabetza hau era aktiboan kudeatzera eta enpresa-estrategian erabat integratzera” animatzen du. Igartuak ondorengo bideo-elkarrizketan azaltzen du nola indartzen den enpresa-berrikuntza industria-jabetza babestuz, eta bertan argitzen du patenteen, industria-diseinuen eta marken arteko desberdintasuna ere. Azkenik, Euskadirako “patenteen eta industria-jabetzaren kultura” aldarrikatzen du.