Duela 36 urte, Juan Mendizabal-ek, FotoIKATZeko bazkide sortzaileak, auzoko argazki-denda txiki bat ireki zuen Gasteizen. Gaur egun, irudiaren zerbitzu eta aplikazioetan (analogiko eta batez ere digitaletan) espezializaturiko negozioa da Ikatz, argazki-produktuen salmentan, eta telefoniako artikuluen eta zerbitzuen salmentan.
Mendizabalek 5 gako partekatu ditu berari berrikuntzan lagundu diotenak txikizkako merkataritzaren arlo zailean:
- Ez muntatu negozioa (aisiaren ukazioa) dirua irabazteko bakarrik; izan dadila bizirik eta pozik sentiaraziko zaituen proiektua: zeure proiektua, motibatu, gogoa berotu eta egunero lan egitera animatuko zaituena. Eta aldi berean zeure lantaldea ere motibatuko duena. Emaitza ekonomikoak aurreko gauza horien guztien ondorio dira.
- Burua irekita izan eta ikasteko gogoz. Apala izan eta besteengandik ikasi. Orekatu zeure bizitza profesionala eta pertsonala.
- Ezagutzak lortzea garrantzitsua da, baina horiek zuzen aplikatzen eta kudeatzen jakitea funtsezkoa da. Prestakuntzak etengabea izan behar du eta adi egon edozein berrikuntzaren aurrean. Liderrek bidea erakusten dute, adi jarraitu beraiek egiten dituzten urratsei.
- Lantalde onaz inguratu eta berarengan uste osoa izan. Enpresaburua ez da gehien dakiena, hazteko eta une erabakigarrietan arriskatzeko eskuordetzen dakiena baizik.
- Merkatari izateaz harro sentitzea. Ez hitz egin inoiz txikiez edo handiez. Enpresak kudeatzen ditugun enpresaburuak gara eta ongi edo gaizki zuzentzearen artean dago aldea. Ez izan porrotari beldurrik. Beldurrak lotu egiten gaitu erabakiak hartzeko.
Artikulu hau 2014ko Txostenaren parte da; Txosten hau Innobasqueren argitalpena da bere bazkide-sarearen jarduera erakutsi eta agentziaren jarduerari gainbegiratu bat ematen diona.