Berrikuntza-distirak izango ditu. Besteak beste, tailerrak, bekak, jardunaldiak, deialdiak, workshop-ak, enplegu-eskaintzak… izango dira datozen zazpi egunetako jarduera-programaren barruan.
Otsailak 17, asteartea, eta 18, asteazkena
BCAM Workshop on Quantitative Biomedicine for Health and Disease
BCAM, Mazarredo zumarkalea 14, Bilbo.
Basque Center for Applied Mathematics-ek (BCAM) antolatuko du lehen mintegia honi buruz: “Quantitative Biomedicine for Health and Disease”. Tailer edo lantegiaren helburua, zientzia biomedikoetan hainbat esperientziaren ikertzaile kuantitatiboak biltzea da, gai honetan estatuan eta nazioartean ospetsuak diren pertsonak bertan direla. Ekitaldia aplikazio klinikoetan zentratuko da, batez ere.
Otsailak 18, asteazkena
Gaitasun-programa: “Prozesuen plangintza, antolaketa, estrategia eta prozesu-hobekuntza”
Mondragon Unibertsitatea, Uribitarte kalea 6, Bilbo. Ordutegia: 11:30 – 14:30
Bizkaia:talent da “Competencias para la profesionalidad en Bizkaia/Profesionaltasunerako gaitasunak Bizkaian” programaren liderra; Estatuan programa aitzindaria da Bilbao Metropoli 30 elkarteak koordinatu eta BasquePRO-ren lankidetza izango duena (BasquePro euskal Elkargo Profesionalen elkartea da, zehazki, Ekonomialarien Euskal Elkargoa, Kimikarien eta Ingeniari Kimikoen Euskal Elkargoa eta Ingeniarien Euskal Elkargoa biltzen ditu).
Otsailak 19, osteguna
TEC jardunaldia “Berrikuntza taldeak, erakunde-berrikuntzarako tresna gisa”
Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Laida Bidea 203, Zamudio.
Ordutegia: 10:00 – 13:30
CIE Elkarteak antolatzen du TEC Jardunaldia, eta bertan aurkeztuko dira ikasitakoak eta ikerketa-mailako ondorioak eta “Berrikuntza taldeak, erakunde-berrikuntzarako tresna gisa” prestakuntza-ekintza proiektuan parte hartu duten erakundeen esperientziak.
Programan Sabino Ayestarán-ek, EHUko psikologia sozialeko katedradun emerituak, hartuko du parte, baita proiektuan parte hartu duten erakundeen ordezkariek ere: Artez, Gasteizko Udala, Azti, Etorkintza, Novia Salcedo Fundazioa, Kaledorkayico eta Ortzadar.
Otsailak 20, ostirala; 21, larunbata; eta 22, igandea
Landako Gunea, Landako hiribidea, 6, Durango.
“Berdeago” Euskadiko ingurumen-iraunkortasunaren azokaren III. edizioak jarraituko du kontsumo arduratsua sustatzen, eta hor bisitariak aukera izango du bere ingurumen-aztarna murrizten ikasteko, horretarako ekintzaz beteriko programa baitago: hitzaldiak, tailerrak eta azoka bat, bertan arlo honetako azken berrikuntzak eta teknikak aurkeztuko direlarik.
Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntzako Graduan lehen sustapeneko bost ikaslek martxan jarritako proiektua da Berdeago, besteak beste Bizkaiko Foru Aldundiaren, Durangoko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa duena.
Otsailak 21, larunbata, eta 22, igandea
Bizkaia:talent-ek MIT European Career Fair-en parte hartzen du
MIT, 77 Massachusetts Avenue, Cambridge, MA 02139, Estatu Batuak – Boston.
Bizkaia:talent-ek urtero Bostonen izaten den MIT European Career Fair-en hartuko du parte. Mundu osoko eta prestakuntza handiko 5.000 hautagai baino gehiagoren arteko topaketa arlo pribatuan eta zientifikoan kontratazio-premiak dituzten Europako 132 enpresa eta erakunderekin.
Bizkaia:talent ere han izango da arlo estrategikoetan gaikuntza handiko aditu eta ikertzaileak aurkitu eta erakartzeko, profesionalen eta enpresa eta erakundeen artean egin litezkeen kontratazioak eta lankidetza-aukerak aztertzeko, produktu edo/eta zerbitzuen ikerketa eta garapen-lerroak irekitzeko, arreta bereziki jarrita AEBetan bizi diren euskal profesionalengan.
Mugaz bestaldeko ekimenarentzako Euskal Eurohiriaren eKop Saria 2015: proiektu-deialdia
Azken eguna: 2015eko otsailaren 27a.
Baiona-Donostia Euskal Eurohiriaren garapenerako Agentzia mugakideak, Bihartean-Mugaz Bestaldeko Merkataritza eta Industria Ganberarekin lankidetzan, 2015erako proiektu-deialdia egin du mugaren bi aldetako lankidetzaren eremuan lurraldeko aktorerik dinamikoenak saritzeko, jarduera ekonomikoaren sortzaile gisa ulertuta.
IKERBASQUE RESEARCH FELLOWS 2015 Nazioarteko deialdia
Eskaeraren azken eguna: 2015eko apirilaren 15a, 13:00etan
Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioak nazioarteko deialdi berria egin du Euskadin zientzia-ikerketa bultzatzeko.
Ikertzaile gazteei zuzendutako deialdiak 15 kontratu eskaintzen ditu, bost urtekoak, Euskal Ikerketa Erakundeetan. Betebeharren artean, hautagaiek 2005eko urtarrilaren eta 2012ko abenduaren artean doktoratuak izan behar dute, eta harrera-zentroaren onarpen-eskutitza izan.
Eskaeraren azken eguna: 2015eko martxoaren 19a, 17:00etan.
MANUNET 2015 deialdiak aukera eskaintzen die euskal enpresei fabrikazioko ikerketa-proiektuetan parte hartzeko Eusko Jaurlaritzaren finantzaketarekin.
Interesa duten konpainiek merkatutik hurbil dauden nazioarteko proiektuetan parte hartzeko aukera izango dute, eta horiek merkatu berrietara iristea lortuko dute, eta espezializazioa, baita ezagutza aditua ere. Deialdiaren web bidez, aukera ematen da parte hartzen duten herrialde eta eskualdeetako enpresa-proiektuen ideiak ikusteko, baita eskaintza teknologikoetara iristeko ere.