“Taldean lan egitea oso mingarria eta zaila da”, dio Jon Abaituak, Tazebaez berrikuntza-prozesuetarako aholkularitza-enpresaren sortzaileetako batek. Zaila bai, baina ezinezkoa ez; horregatik, beraiek erabiltzen dituzten 5 mekanismo edo tresna proposatzen ditu, “ikasten ikastea” eta “aldaketetara moldatzen den” erakunde bizia izatea errazten dutenak.
1.- Motorola txostena: 4 galderari erantzun behar zaie:
- Zer joan da ondo?
- Zer joan da gaizki?
- Zer ikasi dugu?
- Zer egingo dugu beste era batera hurrengo aldian?
2.- “Learning contract”: Ikaskuntza-kontratua gizabanako eta talde mailan, bost galdera dituena:
- Non egon naiz?
- Non nago orain?
- Nora noa?
- Nola noa joan nahi dudan lekura?
- Nola dakit lortu ditudala neure helburuak?
3.- Elkarrizketa-saioak: Bideratzaile batek gidatuta, ikaskuntza-saioak dira, eta horietan lantalde osoak parte hartzen du esperientzia profesional eta pertsonalak partekatzeko. Liburu-saiakerak, emaitzak, feedback partekatu daitezke, edo kontzeptu berriak asmatu. Arlo profesional eta emozionalean lantaldean elkarri erronka egiteko erabiltzen dute Tazebaez-en.
4.- Birth giving: barruan ezagutza berriz erditzea. Ikuspegi-saioa. Bideratzaile edo team coach batekin 4 orduz erronka jartzen diote beren buruari, adibidez: Nola egon nahi dugu urtebete barru? Guztion artean ezagutza berria sortzeko balio du.
Azkenik, Jon Abaituak liburu bat gomendatzen du: “Ezagutza sortzen duen erakundea”, Nonaka eta Takeuchi-rena, liburu honetan inspiratuta dagoelarik Team Academy-ren filosofia. Azaltzen du Japoniako erakundeek, ikasi ez ezik, ezagutza sortu ere sortzen dutela, pertsona bakoitzak daukan ezagutza esan gabea bere sozializazioarekin eta kanporatzearekin uztartzea, azkenean, konbinatuz, gauza berriak sortzeko.