Martxoaren 3an Bilbon izango da Paraguaiko Lehen Ekonomia Foroa.  RBT Consultingek antolaturiko jardunaldiaren helburua herrialde honek eskaintzen dituen aukerak ezagutaraztea da, euskal enpresek han negozioak egin ditzaten.

Euskalduna jauregian 200 enpresa baino gehiago izango dira Paraguaik datozen urteetarako izango dituen inbertsio-premiekin lotuta arlo hauetan: nekazaritzako elikagaiak, automobilgintzaren lagungarria, ingeniaritza-proiektuak edo azpiegiturak egitea

Paraguaik inbertsiorako eskaintzen dituen 12 alde erakargarriak honako hauek dira:

  1. Zerga-karga apala.
  2. 60/90 Legea, Atzerriko Inbertsioena, eta 1064/95 Legea, esportaziorako ehungintzari buruzkoa.
  3. 6.000 produktu baino gehiago EB-ren Lehentasun Sistema Orokorraren onurapean
  4. Hego Amerikako bigarren herrialdea da inbertsioaren gainean itzulkin onena duena
  5. Paraguaiko BPG %4,5 haziko da 2015ean
  6. 6.300 milioi dolar publiko inbertituko dira 2015-2020 artean azpiegituretan
  7. Esportazioetan muga-zergetatik salbuetsita, ALADI elkarteko herrialdeekin egiten duen eskualdeko merkataritzaren %90ean
  8. Energia-gaitasun handia
  9. Finantza-sistema finkatua
  10. Nekazaritza elikagaietan potentzia handia
  11. Amerikako biztanleriarik gazteena
  12. Estrategikoki kokatua

Foroan izango dira Gustavo Leite, Paraguaiko Industria eta Merkataritza ministroa, eta Carlos Fernández Valdovinos Paraguaiko Banku Zentraleko lehendakaria, eta hauek Paraguain inbertitzeak dituen onurak azalduko diete bertaratuei. Baita ere hitz egingo du Innobasqueko lehendakariak, Alberto García Erauzkinek, eta Bilboko Alkatetzako kabineteko CEO den Andoni Aldekoak, eta Espainiako enpresaburu diren Ignacio Ibarrak ─Fujikura Automotive Paraguay-ko lehendakaria─ eta Belarmino Fernández ─Arcallana Taldeko lehendakaria─, guaranien herrialdean erreferentziazko enpresak biak ere.

Argibide gehiago nahi izanez gero, deskargatu jardunaldiko egitaraua eta egin doako izen-ematea esteka honetan: https://forosytalleres.com/paraguay/inscripcion

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago