… eta hasiera hau programa bete-betearekin ospatu nahi du berrikuntzak: mintegiak, ekonomia-foroak, sariak, jardunaldiak eta hitzaldiak izango dira hasi berria dugun hilabete honetako lehenengo zazpi egunetan.
Martxoak 02, astelehena
Nazioarteko Mintegiaren XVI. edizioa: “Haurtzarorako erronkak garapen-agenda berrian: berrikuntza gizarte- eta ekonomiaren aurrerapenerako”
Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Elkargoa, Uribitarte Erranplak, 3, Bilbo.
Data: martxoaren 2tik 5era. Ordutegia: 16:00 – 19:00
Euskal Herriko Unibertsitateak eta UNICEF-Euskadiko Batzordeak mintegi bat antolatu dute, eta parte hartuko duten pertsonek Haurraren Eskubideei buruzko Konbentzioaren aplikazioan (CDN) lan egingo dute, haurtzarorako erronka argiekin garapen-agenda berrian: berrikuntza gizartean eta ekonomian aurrera egiteko.
Martxoak 03, asteartea
“Paraguairen Lehen Ekonomia Foroa Bilbon”
Euskalduna jauregia, Abandoibarra hiribidea, 4, Bilbo, A3 aretoa. Ordutegia: 09:00 – 18:30
Ekonomia Foro hau RBT Consulting-ek antolatu du eta guaranien herrialdeak hainbat jarduera-arlotako euskal enpresa eta ekintzaileentzat eskaintzen dituen negozio-aukeren ikuspegia emango du. Ekitaldi honetan Paraguaiko Administrazioko eta Bilbo hiriko eragile garrantzitsuak eta pertsona ospetsuak izango dira. Programaren barruan, hegoamerikar nazioan finkaturik dauden espainiar konpainietako ordezkarien eta laguntza-sare oso baten ordezkarien lekukotasunak entzungo dira.
ForoTech 2015-Ingeniaritzaren Astea
Unibertsitateen hiribidea, 24. Bilbo.
Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak ForoTech Ingeniaritzaren Astea antolatu du, eta martxoaren 3 eta 6 artean izango da jarduera-programa zabalarekin. Ekitaldian lantegi edo tailerrak, aurkezpenak eta azoka izango dira, eta hainbat eremutako profesionalak; hauek Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasleei, era dinamikoan eta praktikoan, ingeniaritzaren ontasunak erakutsiko dizkiete zenbait arlotan, baita ere hezkuntza-erakundeak eskaintzen dituen gradu nagusiak ere.
ForoTech2015-en barruan 2015eko Emakume Teknologoarentzako Ada Byron saria emango da martxoaren 4an. Sariak teknologia-arloko emakume profesionalen lana azpimarratzen du, zenbait eremutako aurrerapen garrantzitsuetan egiten duten ekarpena gero eta handiagoa baita, eta ikusgaitasuna ematen die emakume errealei, neskatila eta neska gazteentzat eredu eta pizgarri izan daitezen.
“Estrategia 000004” liburuaren aurkezpena
Faculty Club, DBS (garai bateko La Comercial eraikina, Deustuko Unibertsitatea), Bilbo.
Ordutegia: 18:30 – 19:45
B+I Strategy-k liburuaren aurkezpena eta ondorengo solasaldia antolatu ditu bere urteko elkarretaratzean, eta bertan izango dira Henrik Skovby, Dalberg Group-eko Executive Chairman; Guillermo Dorronsoro, Deusto Business School-eko dekanoa; Pilar Kaltzada, idazle eta komunikazio-aholkularia; eta Sabin Azua, B+I Strategy-ko bazkide zuzendaria.
Asteazkena, martxoaren 4a
Leantakt tailerraren 71. edizioa
Innobasque – Bizkaiko Teknologia Parkea – Laida Bidea 203, Zamudio
Ordutegia: 09:00 – 18:00
Mondragon Unibertsitateak eta RBTConsulting-ek Lean Manufacturing tailer praktikoa antolatu dute. Prestakuntzako 8 orduetan, produkzio-planta baten funtzionamendua simulatuko da ekitaldi honetan. Eta parte-hartzaileek une bakoitzean neurririk egokienak sartuko dituzte honelako adierazleak hobetzeko: stockak, aldaketa-denborak, materialen txandaketak, zarrastelkeriak eta abar.
Edukien programaren barruan gai hauek jorratuko dira: zarrastelkeriak detektatu eta ezabatzea; malgutasuna areagotzea SMED bidez (Aldaketa Denborak murriztea); stock-en kudeaketa; Push eta Pull. Kanban sistemak; kostuen murrizketa ekoizpen-prozesuan; tren logistikoa; materialak txandakatzea eta W.I.P.ren kontrola. Ikastarorako postu mugatuak daude eta doan izango da izena ematen duten Innobasqueko lehen bost bazkideentzat.
Martxoak 6, ostirala
Manahmana, Izarra Centre, 4. solairua, Zeharkalea 36, Ermua. Ordutegia: 09:30 – 14:00
Martxoaren 6an eta 13an Manahmana-k tailer bat antolatuko du, eta bertan ikuste-pentsamenduaren 1 eta 2. mailetan sakonduko da. Zenbait teknika erabiliz, besteak beste komunikazio-dohainak hobetzea lortuko du bertaratzen denak.
Ikastaro aurreratua Lean-Six Sigma programan. Black Belt maila
Mondragon Unibertsitatea – Orona-Ideo Fundazio eraikina, Galarreta tunela, Hernani
Hasiera: martxoak 3.
Avancex+i-k eta Mondragon Unibertsitateak antolatzen dute ikastaro aurreratu hau; bertan Seis Sigma metodologiaren DMAIC ibilbide-orria erabiltzen da, arazoak konpontzeko estrategian ohiturak eta erremintak sartzeko. Pertsonak metodologian eta tresnetan trebatzea du helburu, produktu edo prozesuen portaera aldakorren sustraizko arrazoietan sakontzeko, baita baliorik gabeko jarduerak identifikatzeko ere.
Halaber, analisia, karakterizazioa, diagnostikoa sustatuko dira tratamenduaren edo ekintzaren aurreko urrats gisa. Interesa duten Innobasqueko bazkideek %10eko beherapena izango dute ikastaro hau egiteko.