Otsaila azken 44 urteetako euritsuena izan da Euskadin. Agian egoera meteorologikoagatik gogoratuko dugu, baina baita eskaini dituen albiste berritzaileen zaparradagatik ere. Ondoren, Innobasqueren webgunean argitaraturiko garrantzitsuenen sorta bat agertzen da.

Ekonomia zirkularra, negozio-eredu berriak eta Euskadirentzako merkatuak

Ekoizpen linealeko ereduaren aurrean ─eta hor lehengaiak erabiliz produktuak egin, saldu, erabili eta bota egiten dira─, ekonomia zirkularrak hondakinen murrizketan jartzen du ardatza, horiek beste sektore batzuen balio-kateetan sartzeko. Ellen MacArthur Fundazioaren txosten baten arabera, eredu honek ekarriko lukeen materialen aurrezki garbiak mila milioi dolarreko balioa izango luke mundu osoan.

Programazio neurolinguistikoa, negozioetara aplikatua

Ostiral honetan Brunch & Learn jardunaldietan programazio neurolinguistikoa (PNL) negozioetara aplikatzen daukan esperientzia partekatu du Coaching del Marketingek. Baina, zer da Programazio Neurolinguistikoa? Richard Bandler-ek honela deskribatzen du PNL: hezkuntza-prozesu bat, jendeari bere burua nola erabili erakusten diona.

Xavier Verdaguer: “ekosistema oso berritzaileen eta gureen arteko ezberdintasuna jendearen jarrera da”

Xavier Verdaguer serieko ekintzailea da. Hamaika proiektutan murgilduta, San Francisco eta Bartzelona artean bizi da, beti dreamer-ez, negozio-ideia disruptiboak dituzten pertsona berritzailez, inguratuta, porrot egiteko beldurrik gabe. Duela gutxi Bilbon izan zen Emakume Teknologoarentzako Ada Byron II. saria  aurkeztu eta bultzatzeko, eta berrikuntza eta ekintzailetzako ekosistemak sortzeko orduan jarreraren garrantzia azpimarratu zuen. Sillicon Vallley-ren eta gure artean dagoen alde handia “jarrera” kontua da. “Hori albiste ona da alda daitekeelako, gure esku dagoelako”.

Ikasten ikasteko 4 tresna erabilerraz eta liburu bat

“Taldean lan egitea oso mingarria eta zaila da”, dio Jon Abaituak, Tazebaez berrikuntza-prozesuetarako aholkularitza-enpresaren sortzaileetako batek. Zaila bai, baina ezinezkoa ez; horregatik, beraiek erabiltzen dituzten 5 mekanismo edo tresna proposatzen ditu, “ikasten ikastea” eta “aldaketetara moldatzen den” erakunde bizia izatea errazten dutenak.

Ohitura osasungarriak errazten dituen vending-a

Snack-ak saltzeko makinak alde guztietan daude: lantokian, ikastetxeetan, polikiroldegietan, ospitaleetan… Baina eskaintzen dituzten produktuak, oro har, ez dira oso “osasungarriak” izaten. BBVA-n laneko medikuntzan eta medikuntza orokor parte-hartzailean espezialista den Blanca Usoz-ek azalduko du “vending osasungarriak” nola ahalbidetzen duen elikadura orekatua eta, beraz, osasunean hobekuntza.

Baina sare sozialetan ere izan da mugimendurik eta istoriorik nabarmenduenak honako hauek izan dira:

Facebook-en

Giza gorozkiak ur bihurtzen dituen mirarizko makina https://ow.ly/JstbT

Twitter-en

 

Slideshare-n

 

Youtube-n

 

Eta hileko irudia…

Zein koloretakoa da soinekoa? Eta horren zientzia-azalpena

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago