…eta berrikuntzak eguraldi onaren etorrera ospatzeko hitzaldiak, mintegiak, biltzarrak, tailerrak eta ekinbideak ditu ugari, udaberriaren hurbiltasuna argituko dutenak.
Martxoak 7, larunbat
Hitzaldia: “Entzun zure Biologia. Deskodetze Biologikoa”
Astintze kalea 2-1ª C, Derio. Ordutegia: 10:00etatik 12:00etara
Tomas Elorriagak emango duen hitzaldi honen bidez, gaixotasunen eta ongizaterik ezaren arrazoi emozionalak ulertuko dira, baita sintoma edo gaixotasun bakoitzaren Zentzu Biologikoa eta dagokion gatazka ere, sendatu edo osatu ahal izateko.
Martxoak 10, asteartea
Innobasqueren Asteartea: “Kirola eta Berrikuntza”
Deustuko Unibertsitatea (Icaza auditoriuma), 24 Unibertsitate Etorbidea, Bilbo.
Ordutegia: 12:00 – 14:30
Datorren “Innobasqueren Asteartean” kirolaren gaia jorratuko da, berrikuntzaren eta hazkunde sozio-ekonomikoaren motor gisa. Euskadin sektore honek 8.000 enplegu sortzen ditu eta, Europan, EB-ko enplegu guztiaren %2,12 sortzen du.
Gainera, kirol-arloa oso intentsiboa da ikerketan, eta zientzia- eta teknologia-transferentzia handia sortzen du elektronika, osasuna, elikadura, biomekanika edo informatikaren merkatuetan.
Ekitaldian izango dira gaian espezializaturiko hizlariak: Athleticeko lehendakarigaia, Josu Urrutia; GAIA-Euskadiko Telekomunikazioen Clusterreko Nazioarteko Proiektuen zuzendaria, Jokin Garatea; Vicomtech-IK4-ko eTurismo eta Ondare Saileko zuzendaria eta Replay Europako Proiektuaren koordinatzailea, Mª Teresa Linaza; eta Deustuko Unibertsitatearen Bilboko Campuseko zuzendaria, Fernando Asenjo, besteak beste.
“Impulso Emprendedor” Programa
Izen-ematea online. Azken aurkezpen-ordua: 14:00
Nafarroako Gobernuak martxan jarri du ekintzailetza-programaren hirugarren edizioa, eta 8 proiekturi, 4 hilabetez, enpresa-azelerazioko programa espezifikoa eskainiko die, CEINek emanda, baita 8.000 euroko diru-kopurua eta mentorizazioa ere, enpresa babesleen eskutik. Gainera, balioko beste zerbitzu batzuk eskainiko ditu, parte hartzen duten proiektuak enpresa berri bihurtzeko.
Ekinbide hau edozein jatorritako ekintzaileei irekita dago, hazteko ahalmena duen proiektu berritzaile bat izan eta Nafarroan gauzatu nahi baldin badute.
Martxoak 10 (asteartea) – 13 (ostirala)
Bilbao Exhibition Centre (BEC). Izen-emateak martxoaren 8ra arte.
Nanozientzian eta Nanoteknologian Europako ekitaldirik handienaren hirugarren edizioa 2015eko martxoaren 10etik 13ra izango da BECen, hauek antolatuta: Phantoms Foundation, CIC nanoGUNE, Donostia Internacional Physics Center eta Euskampus.
Biltzarrean hitzaldi-programa zabala izango da, erakusketa, industria-foruma eta merkataritza-topaketak; eta planetaren txoko askotako profesionalak, ikertzaileak, enpresak eta sortzaileak izango dira bertan, gai honetan erreferente direnak.
Otsailak 12, osteguna, eta 13, ostirala
Intraekintzailetzari buruzko mintegia: “Negozioak sortzea enpresa barruan”
Eraikin Zentrala, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea, Mikeletegi pasealekua, 53 – Donostia. Ordutegia: 9:00etatik 18:00etara.
SPRI-Enpresa Garapenaren Euskal Agentziak ekitaldi hau antolatzen du, eta bertan intraekintzailetzaren arloko adituek hartuko dute parte. Nola ulertu behar da intraekintzailetza? Enpresatik negozio berriak sortzea da, faktore kritiko gisa talentua atxikitzeko, kezka eta bokazio ekintzailea duten pertsonen garapen profesionala errazten baitu.
Postu mugatuko mintegi hau euskal enpresetako enpresaburu eta zuzendaritza-kideentzat da, batez ere industria-arlokoak izanik 50 langile baino gehiago dituztenentzat. Bertaratu daitezkeenen profilari dagokionez, gerenteak, berrikuntza eta korporazio-garapenaren arduradunak, berrikuntza-batzordeetako kideak eta enpresetako beste goi-kargu batzuk sartzen dira.
Martxoak 16, astelehena
Zubietxe-Gizarte Bazterkeriaren aurkako Elkartea, Abenduaren 22 kalea, 1 eta 2 behea, Bilbo. Ordutegia: 17:30etik 19:00etara.
Zubietxe Elkarteak La TAZita arte-sorkuntzako tailerra antolatu du, 5 eta 12 urte arteko haurrentzat, hilean bi astelehenetan.
Jarduera hau adin txikikoen sorkuntza-gaitasunak finkatzeko lekua izango da, beraien trebetasunak garatzen lagunduko diena, Arte Historiari buruzko praktikak eta edukiak adin bakoitzera egokituz. Beti era dibertigarrian, parte hartuko duten gaztetxoen sorkuntzetatik abiatuta. Neska-mutikoek hainbat teknika eta prozedura, arte-estilo eta mugimendu, artista eta egikera ezagutuko dituzte.