RBT Consulting-ek, Velatia taldeko enpresak, arrakasta handiz antolatu ditu bi ekonomia-foro, Kazakhstan-en eta Paraguain, oso herrialde ezberdinetan, dauden negozio- eta inbertsio-aukerei buruzkoak. Ondorioz, FerroICIK eta Iberpar Sarea sortu dira, plataforma bideratzaileak, euskal enpresak herrialde horietan sar daitezen laguntza-sare fidagarriarekin.
Elkarrizketa honetan Salvador-ek azaltzen du zein irizpideren arabera hautatzen dituzten gero Euskadin aurkezten dituzten herrialdeak. Oro har, euskal enpresaburuentzat leku ezezagunak dira eta, hala ere, hainbat arrazoirengatik, aukera ekonomiko hobezinak eskaintzen dituztenak.