…berrikuntzaren bidea erakusten digu askotariko tailer, jardunaldi, aurkezpen, biltzar eta sarien bidez.
Martxoak 16, astelehena
Nazioarteko Merkataritzako tailer praktikoak
Gipuzkoako Bazkundea. Tolosa hiribidea, 75, Donostia.
Ordutegia: 09:00 – 14:00
Gipuzkoako Bazkunde edo Merkataritza Ganberak bederatzi tailer antolatu ditu Nazioarteko Merkataritzaz, enpresei laguntzeko nazioartekotzea osatzen duten prozesuetan: estrategia, inbertsioa, prestakuntza, langileak, lege-eremua, eragiketak, besteak beste. Lan-programa honetan hainbat arlotako adituak izango dira, baina betiere atzerriko merkataritzari lotuak, eta datorren abenduaren 14ra arte luzatuko da programa hau.
Lehenengo tailerra datorren astelehenean izango da, martxoaren 16an, izenburu honekin: “Adimen lehiakorra: nazioarteko merkatu berriei buruz erabakiak hartzeko beharrezko informazioa nola eta non aurkitu jakitea”:
Martxoak 17, asteartea
Konfiantzazko harremanak familian eta enpresan. Lidergoa eta Komunikazioa
Bilboko Merkataritza Ganbera, Recalde zumarkalea, 50 – Bilbo. Ordutegia: 09:30 – 13:30
Jardunaldi hau jarduera-ziklo baten barruan kokatzen da, izenburu orokor hau duena: “Familia-enpresa, diferentzia markatuz”, eta Bilboko Merkataritza Ganberak, Cebek-ek eta EHUk antolatzen dute.
Topaketaren helburua konfiantzazko harremanak ezartzera eramaten zaituzten arrakasta-faktoreak ulertzea da. Familia, enpresa eta norbanakoaren arteko komunikazioan oinarrizko emozioak identifikatzea. Lider karismadun baten jokabide berritzaileak praktikan jartzea, eremu estrategikoan eta operatiboan erabakiak hartzea erraza eta segurua gertatzen den testuinguruan. Besteak beste, mintegiak komunikazioa hobetzeko gakoak eskainiko dizkizu, familia-enpresetan helburuak lortzera zuzenduta.
Martxoak 18, asteazkena
Jardunaldia: Ekonomiaren Sustapena Zerbitzu Hirietan. Getxo 2020
Getxo Elkartegia, Ogoño kalea, 1 – Areeta. Ordutegia: 09:00 – 14:00
Bost topaketak Getxoko Udalaren eskutik antolatu dira Bilbao Metrópoli 30-ekin lankidetzan, eta programa zabal baten barruan garatuko dira, bertan gai honetako espezialistak eta profesionalak izango direlarik.
Martxoaren 18tik 27ra izango diren jardunaldien helburua hau da: udalerriko eremu estrategikoetan ─Kultura eta Sorkuntza Industrietan, Kirolaren Teknologia eta Industrietan, Ongizatea eta Kultura Turismoan, eta Ongizatea eta Gizarte Berrikuntzan─ ekinbide ekonomikoak garatzen eta dinamizatzen lagunduko duten proposamen zehatzetan aurrera egitea.
Martxoak 23, astelehena
Euskadi eta Ekonomia Zirkularra. EAE 2020 Ingurumen Esparru Programa
EHUko Paraninfoa, (Bizkaia Aretoa), Koldo Mitxelena auditoriuma, Abandoibarra hiribidea, 3, Bilbo. Ordutegia: 09:30 – 12:30
Jardunaldiak egitarau betea izango du, eta hitzaldiak eta mahai-inguruak Eusko Jaurlaritzako kideek eta gai honetan adituak direnek emango dituzte. Ekitaldian, Eusko Jaurlaritzak hondakinei dagokienez dituen ingurumen-helburu nagusiak aurkeztuko ditu Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak. Baita ere ekonomia zirkularraren aukerak, betiere EAE 2020 Ingurumen Esparru Programan jasotako ingurumen plangintzaren eta EAE 2020 Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketa Planaren arabera, biak ere duela gutxi onartuak.
Martxoak 24, asteartea, eta 25, asteazkena
Conde Duque Madrid Kultura Zentroko ekitaldi-aretoa, Conde Duque kalea, 11, Madril.
Izena emateko azken eguna: 2015eko martxoaren 17a.
Hiri Adimendunen I. Biltzarra topaketa-foro bat da, estatuko Hiri Adimendunen garapena ardatz duena, eta horren antolaketan laguntzaile da Tecnalia korporazio teknologikoa; Kongresuaren kontzeptu-esparrua hainbat alderdiren ikuspegi integratzailetik abiatzen da, hiri-ikuspegi multidiziplinarretik eta teknologiaren/berrikuntzaren erabilerarekin oinarrizko garapen-tresna gisa.
Ekitaldia martxoaren 24 eta 25 artean izango da, gaian nazioko eta nazioarteko adituak bilduko ditu, eta programan gai hauek sartuko dira: gizarte-berrikuntza; hiri-mugikortasuna; energia-eraginkortasuna; ingurumen-kudeaketa, bizigarritasuna eta hiri-baliabideak; azpiegitura eta zerbitzu publikoen kudeaketa adimenduna; gobernua, ekonomia eta herritartasuna; segurtasuna eta Osasuna, eta hezkuntza, giza kapitala eta kultura.
Emakume Berritzaileentzako Europako III. Saria
On line izen-ematea. Azken eguna: 2015eko urriaren 20a.
Europako Batasunak antolatuta, sariaren helburua da emakume berritzaileei beren lana aitortzea, Europako Batasuneko Ikerketa eta Berrikuntzako esparru-programetan parte hartu dutelarik. Profesional hauek zientzia-bikaintasuna negozioetara bideraturiko pentsaerarekin uztartu dute, eta konpainia berritzaileak jarri dituzte martxan, beren berrikuntzen ekarpena egin diotelarik merkatuari.
Europako Batasunak hiru sari eman ditu 100.000 euroko diru-kopuruarekin irabazlearentzat, 50.000 euro bigarren sarituarentzat eta, azkenik, 30.000 euro hirugarren profesional berritzailearentzat.
Gazte Ekintzaile Sozialentzako sariak
Online izen-ematea. Azken eguna: 2015eko martxoaren 30a.
Europako Unibertsitateak, International Youth Foundation-en YouthActionNet programaren parte gisa , lehiaketaren VII. edizioa antolatu du, 18 eta 29 urte arteko gazteei zuzendua; gutxienez 6 hilabeteko ibilbidea izango duen proiektu baten bidez, zuzentasunean, gizarte-justizian edo/eta ingurumenaren zaintzan oinarrituriko gizarte-eraldaketa bilatzen dutenentzako da.
Proiektuaren bideragarritasuna kudeatzeko gaitasuna eta hori aurrera ateratzeko bokazioa; eragin-gunean duen inpaktua: sareko lana; gizarte-mobilizazio eraginkorreko estrategiak: horiek dira kontuan izango diren irizpideetako batzuk azken 10 sarituak aukeratzeko orduan, eta 3.000 euro jasoko dituzte esku-dirutan, baita prestakuntza eta ikusgaitasuna ere, beste onura batzuen artean.