“Garuna nahastu egiten da, lardaskeria heldugabea da”, dio Arturo Goicoechea neurologoak. Eta argudiatzen du: “mina, erreflexuzko erantzuna baino gehiago, garunaren iritzia da organismoaren osasun-egoeraz”. “Batzuetan, garunak imajinaturiko organismoa ez dago ezinbestean benetako organismoarekin lotuta”. Bere iritziz, desdoitze edo “disonantzia kognitibo” hauek dira min kronikoen –adibidez, migraina edo fibromialgien– eragileak, zeren eta garunak gaixotasunaren aktibazio-programak aktibatzen baititu, ez dagoenean ere. Horri aurre egiteko, medikuak minaren neurozientzian heziketa proposatzen du, eta lema da “know pain, no pain”.
Horretarako, “migraina taldeak” deritzona sortu ditu. Emaitzak ikusgarriak dira, ordu eta erdiko lau saioren ondoren, parte-hartzaileek murriztu egiten baitituzte elbarritasun-maila, farmakoen kontsumoa, buruko minez igarotako egunen kopurua eta horren intentsitatea.
Goikoetxeak dibulgazio-lana ere egiten du bere blogaren eta Twitter-en bidez, eta zenbait liburu idatzi ditu, besteak beste, “Migraña. Una pesadilla cerebral”. Gainera, Innobasque Talks-en azken edizioan ere parte hartu zuen, eta haren ostean elkarrizketa hau izan genuen berarekin: