Badator Aste Santua eta berarekin gutxienez bost eguneko oporraldi preziatu eta irrikatua. Txosten batzuen arabera, deskonexio-egun batzuk izan beharko luketenak lan-ordu batzuekin konbinatzen dituztenen kopurua gehituz doa. Hori egitea eta produktiboagoa eta berritzaileagoa izanez itzultzea posible da oporrak planteatzeko eran 4 berrikuntza-bide hauei jarraituz, Forbes aldizkariaren artikuluan jasotzen denez.
1.- Benetako oporrak
Oporraldi suspergarriak ez dira posta elektronikoari begiratzea eta jaso ahala telefono-deiei erantzutea. Sormena beharrezkoa da edozein arlotan berrikuntza egiteko. Eta sortzaile izateko burua argi izan behar da eta espazioak sortu ideia berriak izateko, benetako oporretan zaudenean agertzen diren horietakoak.
2.- “Kutxatik kanpo” irakurtzea
Askotariko irakurketak egiteak lagundu egiten du bestelako ideiak sortzen eta, beraz, berritzaileak. Norberaren expertise eremuaz irakurri ordez, bestelako gaiei buruz ere irakurtzea gomendatzen da. Berrikuntzak ideia berriak, disruptiboak, behar ditu, sektore jakin batean mundu guztia gauza bera irakurtzen ari denean sortzen direnak ez bezalakoa.
3.- Beste pertsona batzuekin beste gai batzuei buruz hitz egitea
Bisitatzen ari garen lekuan bertako jendearekin edo gure txango berean dabilen beste jende batekin hitz egitea, edo garagardo bat hartzea ezezagun batekin… Batzuetan garrantzirik gabeko elkarrizketetatik sortzen dira ideiak.
4.- Ingurura begiratzea
Oporrak aukera paregabea dira aurrez ezarritakotik kanpo gauzak behatzeko eta zerbait berria ikasteko. Walt Disney-k Danimarkan 1951n Tivoliko lorategietara egin zuen bidaian ikusitakoari esker diseinatu zuen Disneyland 1955ean.
Tarteka mundu guztiak behar ditu oporrak; gaur egun hain zabaldua dago estresa, ezen zaila baita estresik ez duen norbait aurkitzea. Denbora luzean presiopean zaudenean, gaixotzeko joera du jendeak, eta nekatu eta istripuak edo digestio-disfuntzioak izatea edo gaizki lo egitea errazago gertatzen dira orduan. Sumindura, antsietatea edo depresioa dira izurri honen bigarren mailako beste ondorio batzuk, eta horrela hartzen ditugun erabakiak ez dira izango onenak. Horregatik, beharrezkoa da presio honetatik urruntzea denboraldi batzuetan, nahiz eta laburrak izan; adibidez, gainean ditugun Aste Santuko oporretan. Estresaren zikloa apurtzen dute oporrek.
Ondoren, hona hemen hiru plan datozen egunetan egiteko, eta ez dago milaka kilometro egin beharrik; lanarekin deskonektatzeko planak dira, zentzumenez gozatzeko eta bost egun (edo gehiago) beranduago burua argi eta pilak kargatuta ditugula itzultzeko:
– Apirilaren 2tik 5era Bilbon Basque Fest antolatuko da, euskal kulturaz bere zabaltasunean gozatzeko gertakizuna, musika, diseinu, kirol edo gastronomiarekin.
– Gipuzkoan Flysch-aren ibilbidea: Gipuzkoako kosta ikusten da Zumaiatik Mutrikuraino, eta 60 milioi urteko labarrak daude guk aurkitzeko zain Euskal Kostaren Geoparkean.
– Arabako Errioxan ardoak euskal herri askoren historia eta bizitza markatu ditu. Upategi bakoitzean, ardoa egiteko sekretuak azalduko dituzte ardogileek. Ez dago aitzakiarik: Enobusak euskal hiri nagusiak batzen ditu eskualde honekin.