Gehiegizko informazio (infoxikazio) garaian bizi gara. Internet albiste, informazio, txosten, bideo… iturri agortezina da. Uberflip.com-en arabera, hona hemen datuak:

 

Webgunean interesatzen zaiguna aurkitzeak bere denbora eta ahalegina eskatzen du. Hona hemen azken asteotako garrantzitsuena:

Rankinga: Gizarte Aurrerabide Indizearen (GAI / SPI) arabera neurturiko herrialdeena

SPI-Social Progress Index-ek lurralde bakoitzaren aurrerabidea ekonomia-faktore hutsez haratago ebaluatzen du, kontuan izanda 52 adierazle: osasuna, ura, janaria, hezkuntza, askatasuna eta abar. Sailkapenean buru Norvegia dago eta azkena Afrika Erdiko Errepublika.

Industria: Fabrikazio aurreratua

4.0 industria etorkizuneko industria da, lanbide-aukera berriak aurkezten dituena: elkar edo lankidetzako robotika, errealitate handiagotua, big data, 3D inprimaketa, ikusmen artifiziala, gauzen interneta, sistema ziber-fisikoak.

Gizarte Berrikuntza: Zubietxe elkarteak, Innobasqueko bazkideak, astearte honetan Madrilen Berrikuntza eta Gizarte Eraldaketari emandako I. La Caixa Saria jaso du, etxebizitzarik gabeko jendeari laguntzeko egoitza-sareagatik. Zorionak!

Ilusio optikoak: Bukatzeko, galdera bat: betaurrekoak behar dituzu? Albert Einstein-ek edo Marilyn Monroek dute gakoa.

Jantzi zuri eta urrekara edo urdin eta beltzaren atzean beste ilusio optiko bat dago. 2007an Aude Oliva-k,  Massachusetts Institute of Technology-ko (MIT) ikertzaileak, landutako irudia da, era batera edo bestera ikusten dena, gure begietatik dagoen distantziaren arabera. 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago