Costa Ricako eredu ekonomiko arrakastatsua “merkatuak irekitzera eta atzerriko inbertsioa erakartzera zuzendutako ahaleginaren emaitza” da. Une honetan, berrikuntza bilatzen dute lehiakortasun nazionala hobetzeko. Honela, “aliantza publiko-pribatuetan oinarrituriko garapen-eredua”, Innobasquek sustatzen duenaren antzekoa, inplementatzea bilatzen dute. Horregatik, Erdialdeko Amerikako herrialde hartako politika eta enpresa-ordezkariak Euskadira etorri ziren Ideo Consultores-en eskutik. Egindako bisitan euskal enpresa-ehuna eta Euskadiko ekonomia- eta gizarte-sarea ezagutu ahal izan zituzten, arreta berezia jarrita Mondragon Korporazioan eta kooperatiba-ereduan eta “eskualdeko ekonomia-garapenerako Innobasqueren eginkizunean”. Hori azaldu dute Enrique Egloff-ek, Costa Ricako Industria Ganberen lehendakariak, eta José Álvaro Jenkins-ek, Enpresa Pribatuaren Ganbera eta Elkarteen Costarricar Batasuneko lehendakariordeak.