Apirileko hirugarren astea berrikuntzaz jantziko da. Besteak beste, ikastaroak, zientzia-mintegiak, sinposioak, jardunaldiak, programak, aurkezpenak eta sariak: horra hor jarduera-programa zabala.
Apirilak 13, astelehena
Ikastaroa: “Lortu itzazu bezero gehiago zure online erosketa-prozesua optimizatuz”
Zamudioko Teknologia Parkea. Tecnalia eraikina, 204. Ordutegia: 09:30 – 13:30
Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak (SPRI) eta Bizkaia Digitala-k ikastaro bat antolatu dute elkarrekin helburu hauekin: parte-hartzaileek ezagupenak lortzea online erosketa-prozesuak optimizatzeko erabilgarritasunaren bidez eta bihurketa-, eta hori ezean salmenta-, ratio handiagoak lortzea.
Prestakuntza, batez ere, online marketin- eta komunikazio-arduradun, zuzendari tekniko, erabilgarritasunaren erantzule, web proiektuen kudeatzaile eta abarrengana zuzenduta dago, online dendak definitu eta kudeatzeko ardura dutelarik.
Apirilak 14, asteartea
Zientziateka: ‘Antropozenoa: aro geologiko berri batean ote gaude?’
Azkuna Zentroa, Arrikibar plaza, 4, Bilbo. Ordutegia: 19:00.
Alejandro Cearretak, EHUko Estratigrafia eta Paleontologiako irakasleak, galdera honi erantzungo dio: Hainbeste eragin izan al dute Lurrean giza jarduerek aro geologiko berri baten hasiera eragin dutela pentsatu behar izateko?
Halaber, historiako aro bati buruzko xehetasunak azalduko ditu, azken urteotan Antropozeno terminoaz ezagutu dena, eta hori denbora geologikoaren eskalan sartzea aztertuko da.
Apirilak 15, asteazkena
Etorgai 2015erako proposamenen aurkezpena datorren asteazkenean amaituko da, apirilaren 15ean, goizeko 12:00etan.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasuneko Sailak programa bat deitu du, sektore estrategikoetan garapen esperimentaleko eta industria-ikerketako proiektuak finantzatzeko laguntzak emango dituena. Halaber, lankidetza publiko-pribatua sustatzen da ikerketan eta garapen teknologiko eta berrikuntzan, ekonomiaren gainean trakzio-efektua izan dezaten, ETEen esku-hartzea eta Horizon(te) 2020 Programaz baliatzea errazteko helburuaz.
Nola neurtu enpresaren eragina sare sozialetan
Zamudioko Teknologia Parkea. Tecnalia eraikina, 204. Ordutegia: 09:00 – 14:00
Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak (SPRI) eta Bizkaia Digitala-k ikastaro bat antolatu dute elkarrekin, eta Miguel Fernándezek (Mondragon Unibertsitatekoak) emango du, enpresei adierazleak neurtzen lagunduko dieten erremintak eta teknikak aurkezteko helburuaz, ea beren sare sozialetan identifikatu dituzten negozio-helburuak betetzen dituzten balora dezaten.
BCAM zientzia-jarduera nagusiak
Mazarredo zumarkalea 14, Bilbo.
Matematika Aplikaturako Euskal Zentroak (Basque Center for Applied Mathematics-BCAM) datorren astean jarduera-programa zabala antolatuko du, gaiari buruzko hainbat ikastaro eta mintegi barne.
“Computational Bayesian Inverse Problems” , Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera antolaturiko ikastaroa, Case Western Reserve Universityko Erkki Somersalo irakasleak emango du apirilaren 13 eta 17 artean.
“Minimizing interacting energies” izango da Londreseko Imperial College-ko José Antonio Carrillo de la Plata irakasleak emango duen zientzia-mintegia. Interesatuek hitzordua dute datorren apirilaren 14an, asteartean, 16:00etatik aurrera.
“Mathematical Optimization under uncertainty. A pilot case on stochastic networks” zientzia-mintegiak jarraipena emango dio gai honetan BCAMek ematen duen eskaintza zabalari aste honetan. Topaketan Madrilgo Rey Juan Carlos Unibertsitateko Laureano Escudero irakaslea izango da. Hitzordua datorren ostegunean, apirilaren 16an, izango da, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.
Bilbo-Galdakao errepidea, 10, Bilbo.
Bilbao Eutokia-k, Bilbao Ekintza-ren Berrikuntza eta Ekintzailetza Zentroak, jarduera-aukera zabala eskainiko du apirilean.
Apirilaren 15ean, asteazkena, 5ª Kedada BilbaoBloggers izango da, Bilbao Bloggers-ek antolatua; edizio honetan erreferente diren profesional garrantzitsuak izango dira, baita espazio bat ere proiektuak aurkezteko programan. Topaketa arratsaldeko 20:00etan izango da, eta doakoa.
Gimnasio Emocional ASVASAM Osasun Mentalaren Aldeko Euskal Elkartearen eskutik antolaturiko ekitaldia da, eta ariketa, tailer eta emozio-entrenamenduko ekintzen bidez, parte-hartzaileak aukera izango du bere emozioak erregulatzeko, onura atera eta ulertzeko. Tailerra apirilaren 17an, ostiralean, hasiko da, arratsaldeko 19:00etan.
No te pierdas en las redes enpresak “SEO-Posicionamiento en buscadores” modulua antolatu du; apirilaren 18an, larunbatean, hasiko da eta datorren maiatzaren 9ra luzatuko da, 20 irakastordu izango direlarik guztira. Prestakuntza-ikastaroan gai honetako profesional asko izango dira.
Apirilak 16, osteguna
ETEentzako Europar Finantzaketa Tresnen aurkezpena
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, Ibaizabal bidea, 101 (eraikin zentrala)
Zamudio. Ordutegia: 09:00 – 14:00
Europako Batzordeak finantzaketa-tresnak eskaintzen ditu Europako ETEentzat 300.000 milioi euroko inbertsioarekin. Lehiakortasuna bultzatzeko tresna berriak euskal enpresetara hurbiltzeko helburuaz, Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak (SPRI) eta Eusko Jaurlaritzak Europako Batzordearen aurrean duen Ordezkaritzak aurkezpen-jardunaldia antolatu dute eta hor argibideak emango dira hainbat programari buruz: COSME, IF ETEentzako, ETE Ekimena eta zenbait finantzaketa-tresna Horizon2020-ren esparruan. Jarduera honek gai honetan ordezkari politikoen eta adituen parte-hartzea izango du.
Apirilaren 20tik, astelehenetik, 24ra, ostiralera
BEC, Azkue erronda, 1. Barakaldo.
Energiaren Euskal Erakundeak (EEE), Eusko Jaurlaritzak eta Tecnalia Korporazio Teknologikoak Europan itsas energietan erreferente den biltzar baten bigarren edizioa antolatu dute. Biltzar honetan itsasoko energia-iturrien garapenean lan egiten duten eragile nagusiak, enpresak, ikertzaileak, liderrak eta ezagutza-zentroak bilduko dira.
Programan askotariko jarduerak izango dira: nazioarteko bilera sektorialak, itsasoko haize-energia eta energia ozeanikoari buruzko jardunaldiak, bimep day, bisita teknikoak, baita ere Sinaval-Élite feria, industriarentzako topagunea.
Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzietako Eusko Ikaskuntza – Laboral Kutxa Saria
Hautagaiak aurkezteko azken data: 2015eko apirilaren 30a.
Eusko Ikaskuntzak eta LABORAL Kutxak Eusko Ikaskuntza – Laboral Kutxa Sariaren XXI. ediziora dei egiten dute. Sari honek Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien arloetan ikerketa eta zientziara dedikaturiko pertsonen bikaintasuna aitortzen du, betiere Baskoniaren kultura-garapenaren alde. Sariaren diru kopurua 20.000 eurokoa da.
Hautagaiak honako hauek aurkeztu ahal izango dituzte: hautagaiak berak, unibertsitateko institutu edo sailek, zientzia- eta kultura-erakundeek. Epaimahaia gaian ospetsuak diren pertsonek osatuko dute eta irabazlea ekainean jakinaraziko dute.