Europak bere etorkizuneko lehiakortasuna zientzia bikainaren eta industria lehiakorren garapenean oinarritzen du, berrikuntza teknologikoak gai izango direlarik zenbait erronka (osasuna, klima-aldaketa, zahartzea, energia edo mugikortasuna) konpontzeko. Horregatik, funtsezkoa da jendeak zientzia- eta teknologia-kultura lortzea, jakin dezan ezagutzaren bi arlo hauek nola izan ditzaketen eragin positiboak guztion bizitzan. Hori lortzeko, dibulgazioak funtsezko zeregina du, herritarrak zuzen informatuta egoten laguntzen du, kontzeptu konplexuak ulertu, ikasi eta zientziak eta teknologia-berrikuntzak ezagutzaren gizarteari, aurrerapen ekonomikoari eta gizarte-ongizateari egiten dioten ekarpena errekonozitzeko gai izan daitezen.

Datorren asteartean, apirilaren 27an, Innobasqueko Astearteak programaren esparruan, “Zientziaren eta teknologiaren gizarte-komunikazioa” jardunaldia izango da. Bertaratzeko, izena hemen eman behar da. Ekitaldian, Zientzia eta Teknologiaren Espainiako Fundazioak (FECYT) “Percepción social de la ciencia y la tecnología” (Zientziaren eta teknologiaren gizarte-pertzepzioa) txostenaren datu eguneratuen berri emango du. Euskal herritarrek zientziaz eta teknologiaz duten irudia azalduko da, eta zein den beraien benetako interesa jakintza-arlo hauekiko.

Baita ere bertan izango dira Itziar Alkorta, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea, eta Iñaki Gaztañaga, Easo Institutu Politeknikoko zuzendaria. Bere aldetik, Nora González-ek, Donostia International Physics Center-eko Komunikazio arduradunak, Passion for knowledge zertan den azalduko du; eta Zientzia Azoka-ren berri Aitziber Lasak emango du, Elhuyar-eko Zientzia Unitateko Hezkuntza Arloko arduradunak, biak ere erreferenteak Euskadin. 

Hauek ere emango dute beren ikuspegia: Larraitz Etxebarria, Eureka Zientzia Museoaren Eduki Sailaren arduradunak; Juan Ignacio Pérez, UPV/EHUko Kultura Zientifikoaren Katedraren zuzendariak; Alejandro Martínez, Eroski Consumer aldizkariaren zuzendariak; Luis Alfonso Gámez, El Correo-ko kazetaria, Euskadiko Innova + gehigarriaren koordinatzaile eta magonia-ko bloggerrak.

FECYTen eta Easo Institutu Politeknikoaren laguntzaz honelako gaiak jorratuko dira: zein dira zientzia eta teknologiarekin loturiko gaiak gizartea gehien kezkatzen dutenak, dibulgatzaileen eginkizuna eta profila, herritarrengana iristeko kanal eta euskarriak, nola sustatu zientzia-bokazioak edo gai hauek hartzen duten informazio-tratamendua.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago