Global Innovation Day 2015 urteko berrikuntza-gertakaria da Euskadin, euskal berrikuntzaren erakusleiho handia. Euskadik herrialde berritzaile izan nahi du eta, horregatik, Innobasque sareko 90 erakunde zain izango dituzu ekainaren 3an Bilboko Euskalduna jauregian.
Ezagutza
Han beraiekin partekatu ahal izango dituzu: ezagutza espezializatua, etorkizunera hurbilduko gaituzten hitzaldietan; laster gauzatuko diren joerak; dagoeneko hemen eta munduko beste toki batzuetan gertatzen ari denaren berri. Ekonomia zirkularra, elkarlaneko kontsumoa, erakunde esponentzialak, e-health, inpaktu handiko sareak, lidergoa, fabrikazio aurreratua edo energia: horiek dira jorratuko diren gaietako batzuk Australia, Kolonbia, Estatu Batu, Holanda, Erresuma Batu, Espainia, Portugal eta Euskaditik etorritako jendearekin.
Ikastea
Ikastea berrikuntza egitea da. Innobasqueko sareak horretarako aukera ematen dizu berak antolaturiko ia 40 tailer edo lantegietan. Esteka honetan argibide gehiago dago. Wearable-ak, e-commerce, berrikuntzan ikastea, app-en diseinua, elkarlaneko zuzenbidea edo negozio-eredu berritzaileak: horra hor gehien dakitenengandik eginez ikasteko alderdietako batzuk, are eta berritzaileagoak izateko betiere.
Networking
Txokoak leku paregabeak dira: besteekin egoteko, harreman-sarea gehitzeko, harreman berriak egiteko eta produktu, konponbide eta zerbitzu berritzaileen eskaintza eta eskariarekin konektatzeko eta trukeak egiteko.
Global Innovation Day izen berezi askoren lan, denbora eta dedikazioaren emaitza da, batzorde antolatzailekoak diren pertsona berritzaileak dira eta, besteak beste, erakunde hauetakoak: Eroski, Lantegi Batuak, Suuma, Tecnalia, IK4 Research Alliance, Protón Electrónica, Begoñazpi ikastola, Ikashub eta Euskaltel-ekoak. Beraiek ekitaldi honen diseinuan eta antolaketan lan egin dute, baduelarik baita ere beste hauen laguntza: Iberdrola, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Mondragon Unibertsitatea, Kutxabank, BBK Fundazioa, Interempresas taldea eta Estrategia Empresarial.
Zeuk aukeratu interesatzen zaizun arloa: zoaz hitzaldietara, ikasi zerbait berria, aberastu zeure harreman-sarea.
Argibide zehatzak ikusi nahi badituzu, egizu klik hemen, eta berehala izena eman nahi baduzu, egin klik hemen. Azkar ibili, lekua mugatua da-eta!