2015eko bosgarren hilabetea espiritu berritzailearekin hasi da. Hitzaldiak, lan-foroak, jardunaldiak, networking, laguntza-programak, lehiaketak… daude, besteak beste, berrikuntzaren agendan.
Maiatzak 6, asteazkena
Gizarte-crowdfunding-aren errealitatea
TECNUN ekitaldi-aretoa, Manuel Lardizabal, 13 – Donostia. Ordutegia: 19:00 – 20:00.
Nafarroako Unibertsitateko Ingeniari Eskolak (Tecnum) hitzaldi bat antolatu du eta bertan izango da Jorge García del Arco, ImproveChange for Social Impact-en sortzailea; plataforma hau erronka solidarioei aurre egiteko helburuarekin sortua da. Bere hitzaldian crowfunding-aren egungo egoera azalduko du: Estatu Batuetatik inportaturiko eredu batekin bizi izandako esperientziak, nazioarteko kontrastea bere aplikazioetan eta garapenean, eta egungo eta etorkizuneko egoera, intereseko beste gai batzuen artean.
Halaber, jardunaldian Bringing Change, unibertsitateko ikasleen gizarte-ekinbidea, aurkeztuko zaio gizarteari.
Maiatzak 8, ostirala
Nazioartekotzeko laguntzak eta babesak aurkezteko jardunaldia 2015
Gipuzkoako Bazkundea, Tolosa Hiribidea, 75 – Donostia. Ordutegia: 09:00 – 11:30
Nazioartekotzen laguntzeko hainbat mekanismo aurkeztuko dira jardunaldian, enpresen eskura daudelarik erakunde publikoek jarrita.
Laguntzak hainbat arlotarako dira: nazioartekotzen hastea; nazioartekotzea sendotzea; produktu berriak merkatu globalizatuetan sartzea; merkatu berriak irekitzea; nazioartean inbertitzeko laguntzak; nazioartekotzeko enpresen arteko lankidetza, eta Argibide kontsulta-zerbitzua, besteak beste.
Jardunaldia amaitzean eta aurrez izena emanda, nahi duten enpresek banako elkarrizketa egin ahal izango dute teknikariekin beren kasu partikularra aurkezteko.
Maiatzak 8, ostirala
Jardunaldia: “Innovative or Die”
Deustuko Unibertsitatea – Bilboko Campusa, Unibertsitateen hiribidea, 24 – Bilbo. Ordutegia: 09:00 – 19:00
Deustuko Unibertsitateak, Tecnaliak eta Team Academy Finlandia-k “Innovative or Die” jardunaldia antolatu dute berrikuntzari buruz, non talde-lana formatu gisa hartuta, 50 gaztek konponbide sortzaileak emateko lan egingo duten, besteak beste, Ikea, Ekoetxe edo Icolandia enpresen benetako erronkei.
Ikaskuntza-esperientziak tresna berriak emango dizkie parte-hartzaileei konponbide berritzaileak sortu eta diseinatzeko. Gainera, saioa profesional eskarmentudunek dinamizatuko dute eta Team Academy-ko finlandiar ekintzaileen talde baten laguntza izango da.
Maiatzak 11, astelehena
Laguntza Programa ikertzaileak kontratatzeko
Bizkaiko Foru Aldundiak epea ireki du ikertzaileak kontratatu eta sustatzeko diru-laguntzak eskatzeko. Partida edo kontu-saila 900.000 eurokoa da eta lan-akordioaren %100eraino estal dezake. Interesa duten enpresek bizkaia:talent-en bidez egin behar dute eskaera, erakunde hau arduratuko baita Europako Batzordeak subentzionaturiko programa honen laugarren deialdia kudeatzeaz.
Programaren helburua eskarmentudun ikertzaileen lanbide-karrera lagundu, lotu, prestatu eta hobetzea da, beren ikerketa-proiektu propioa ikerketa-arlo estrategikoetan egin dezaten, eta Bizkaian erroturiko ikerketa-erakundeekin elkartuta.
Asmoz Fundazioak antolatu du hezkuntza-proposamen hau informazioaren profesionala elkarrizketa errazean jartzeko informazioaren teknologien profesionalarekin. Baita artxibo edo agiritegi, liburutegi, dokumentazio-zentro, museo eta abarren errendimendua eta jarduera hobetzeko ere.
Hiru (3) asteko ikastaro honetan parte hartzeko interesa duten profesionalek maiatzaren 11ra, astelehenera, arteko epea dute izena emateko. Bestalde, Innobasqueko bazkideek %10eko beherapena izango dute.
Maiatzak 12, asteartea
Shipping, Shippers & Markets foroa
Sociedad Bilbaina: Nafarroa kalea, 1, 48001-Bilbo. Ordutegia: 09:30 – 13:30
Induing erakundeak Shipping, Shippers & Markets foroa koordinatu du: profesionalen arteko topaketa-gunea, esportazio-enpresek eta itsas logistikako zerbitzu-enpresek elkarrekin lan egin eta hornidura-kate lehiakorragoa sortu dezaten ekonomiaren jokaleku konplexuan eta nazioarteko merkatu lehiakorrean.
Jardunaldian sektoreko enpresa esanguratsuenetako hizlarien zerrenda garrantzitsu baten parte-hartze zabala izango da. Gainera, parte hartzeko interesa duten Innobasqueko bazkideek %20ko beherapena izango dute inskripzio-prezioaren gainean; beherapen-kupoia INNO20IND.
Maiatzak 13, asteazkena
Informazio-jardunaldia eta alde biko topaketak ERA-NET Garraioari buruz
Era-net Tansport-ek ekitaldi bat antolatu du Bruselan ENT Flagship 2015 Call bigarren deialdia abian jartzeko: Sustainable Logistics & Supply Chains, apirilaren 1etik aurrera irekita.
Jardunaldiaren programa bi ataletan banatuko da. Goizean informazio-bilera egingo da, eta hor deialdiaren zenbait alderdi zehaztuko dira (gaiak, egutegia, proposamenak aurkezteko online tresna, etab.). Saioaren bigarren zatian plataforma sortzea izango da helburu, bazkideak aurkitzeko edo profil berezi bat eskaintzeko deialdira aurkezten den europar proiektu batean partner posible gisa. Interesatuek aukera izango dute 3 minutuko ahozko aurkezpenak egiteko proiektu-ideia edo profil bati buruz, eta gainera alde biko topaketa-gune bat sortuko da 20 minutuko bilerak egiteko.
Maiatzak 14, osteguna
Hizkuntzazkoak: aukera berriak Euskadin espezializazio adimenduneko enpresen I+G estrategietarako
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea (Miramon), Mikeletegi pasealekua, 53 – Donostia.
Vicomtech-IK4-k eta Langune-k LTS solutions antolatu dute elkarrekin, Euskadin sektore estrategikoetan hizkuntza-teknologien inguruan antolaturiko ekitaldia. Programan aditu ospetsuen hitzaldiak izango dira eta lau lan-saio. Helburua da hizkuntzaren teknologien aplikazio posibleak aztertzea fabrikazio aurreratu, energia, osasun eta turismoaren arloan, eta aipaturiko gaiekin erlazionaturiko proiektu-ideien sorkuntza bultzatzea.
Maiatzak 22, ostirala
Enpresa Proiektuen VIII. Lehiaketa. Izen-ematea irekita
Izen-ematea online.
Goieki-Goierriko garapen-agentziak Enpresa Proiektuen Lehiaketaren beste edizio bat antolatu du kategoria hauetan: Sorkuntza Berriko Enpresa Proiektu Onena eta Berrikuntza Proiektu Onena Enpresan. Aurkezturiko proiektuen lehentasunezko oinarria berrikuntzaren eta etengabeko hobekuntzaren garapena izango da.
Lehen sekzioko irabazleak 6.000 euroko saria jasoko du, eta aukerako beste 3.000 euro enpresaren forma juridikoa kooperatiba baldin bada, eta prestakuntzarako eta kudeaketarako laguntza ere izango du. Bigarren modalitatea eskualdeko ETEentzako da, 2014-15ean enpresan bertan berrikuntza-proiekturen bat egin baldin badute. Sariaren zenbatekoa 3.000 eurokoa da.
Interesa duten ekintzaileek eta enpresek maiatzaren 22ra arteko epea izango dute beren proposamenak aurkezteko.