Josie Gibson, Albert Cañigueral, Pilar Jericó, Fran Chuan eta Andy Ridley, Elkin Echeverri, Alex Preukschat, Diego Soroa eta Idoia Uriarte-k superbotere bat dute: berrikuntza. Ekainaren 3an Bilbon Global Innovation Day-n bilduko dira, berrikuntzaren bidez mundua nola aldatzen ari diren kontatzeko. Ezagutu nahi badituzu eta horien arrastoari jarraitu, emazu izena hemen.  

 

Hona hemen nor diren:

 

Andy Ridley, Circle Economy (Holanda)

Planetaren Ordua-ren sortzailea Britainia Handian jaio zen, baina australiar nazionalitatea du, eta Singapurren bizi izan ondoren, Circle Economy-ren zuzendaritza onartu eta orain Amsterdamen bizi da. Circle Economy irabazi asmorik gabeko erakundea da, ekonomia zirkularrean oinarrituriko eredu ekonomikora trantsizioa egiteko helburua duena.

 

Josie Gibson, The Catalyst Network

Eskala handiko aldaketa lortzeko, munduak eragin handiko liderrak behar ditu, sarean lan egingo dutenak. Australiako sare honek horrelako liderrak, maiz oharkabean geratzen direnak baina eraldaketa handi bat bultzatzeko gaitasun berezia dutenak, identifikatu eta laguntzen ditu. Josie Gibson-ek, prestakuntzaz kazetaria eta ekintzailea, urtebete baino gehixeago darama sarea zuzentzen.

 

Albert Cañigueral, Ouishare-koa

“Vivir con menos” (Gutxiagorekin bizi) liburuaren egilea eta elkarlaneko kontsumoaren erreferentea den ingeniari katalan honek elkarlaneko ekonomiaren aldaketa sakonen onuren alde egiten du. Kode irekiaren eta P2P-aren aldeko pertsonen erkidego globala den Ouishare-ren konektorea da Latinoamerika eta Iberiarako.

 

Pilar Jericó, Be Up-ekoa

Enpresa-antolaketan doktorea, ahalmen edo botere pertsonala emaitza bihurtzen du. Aditua lidergoan eta pertsona-kudeaketan.  Bere espezialitateak  ahalmena, estrategia, talentua, beldurra eta konpromisoa dira. “Tigrearen begiradaren” sortzailea.

 

Fran Chuan, Kalitatearen Espainiako Elkartea eta Dícere

Jendearen ahalmenak liluratzen du ingeniari hau. Hainbat multinazionaletako zuzendaritzakoa izan zen zenbait herrialdetan, Dícere sortu zuen arte. Berrikuntzaren benetako kulturak garatzen laguntzen du. Besteak beste,  IESE eta Babson College-rekin kolaboratzen du, eta Jay Rao-rekin elkartuta dago.

 

Elkin Echeverri, Ruta N, Medellingoa (Kolonbia)

Ruta N-k lurralde marjinal bat berrikuntza-gune bihurtzea amesten du: Medellin, berrikuntzaren latinoamerikar hiriburua. Hori lortzeko, zientziaren, teknologiaren eta, batez ere, berrikuntzaren alde egiten dute palanka gisa.

 

Alex Preukschat, Bitcoin Comic (Espainia)

Finantza eta teknologietan espezialista (fintech).  Alemanian eta Espainian hezia, ordaintzeko era berriak sustatzen ditu, bitcoin bezalako beste dibisa batzuk, kode irekiko dirua.  Finantza-analista hemen: www.oroyfinanzas.com

 

Diego Soroa, Cuantics Creatives eta Exo Sarea

Arkitekto, artista eta ekintzailea. Bilbotarra,  Exo erakunde esponentzialen nazioarteko sareko kide da; Impact Competition Sari Globala jasoa, Googlek, Nasak eta Singularity University-k emanda.  

 

Idoia Uriarte, Euskaltel (Euskadi)

Telekomunikazioetako ingeniari honek IKTak analizatzen ditu hainbat arlotara aplikatuta. Gaur egun Market Innovation-eko zuzendaria da Euskaltelen.

 

Ekonomia zirkularraz, lurralde marjinal bat gune berritzaile bihurtzeaz, berrikuntzaren kulturaz, elkarlaneko ekonomiaz, lidergo eraldatzaileaz, eragin handiko jendeaz, bitcoin eta erakunde esponentzialei buruz hitz egingo dute. Emango duzu izena?

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago