Depresioa maiz ematen den buru-nahastea da, munduan 350 milioi pertsonari eragiten diena. Horietako askok ez diete sendagaiei eta beste tratamendu estandar batzuei erantzuten, edota ondorio sekundarioak jasaten dituzte. Baina, “posible balitz garuna kanpotik estimulatzea, drogarik gabe, eta sendatzen laguntzea?”

Bada teknologia bat, ez inbaditzailea, “estimulazio magnetiko transkraneala” edo (ingelesezko siglen arabera) TMS deitua, iman txiki baina ahaltsu bat erabiltzen duena, pultsu magnetiko espezifikoak, eremu elektromagnetiko batek sortuak, burmuina zeharkatuz garuneko ehunera bidaltzen dituena.  Energiak neuronak induzitzen ditu garunean askapeneko neurotransmisoreak , adibidez dopamina, disparatzera eta burmuinean zonalde sakonagoak aktibatzera. Tratamenduak lau astetik seira irauten du, 40 minutuko bosna saiorekin astean.

Estatu Batuetan, adibidez, Drogatako Administrazio Federalak TMS NeuroStar terapia onartu zuen 2008an, Neuronetics enpresakoa, eremu honetako lider bihurtu den konpainia. Gainera, aseguru medikoak 200 milioi estatubatuarrentzako prozedura estaltzen du.

Neuronetics-en datuen arabera, bi gaixotatik batek terapiari  erantzun zion, eta horietako heren batek sintomak desagertzea lortu zuen. 800 gaixorekin egindako zazpi azterlanetan oinarritu ziren emaitzak.

Azpimarratu behar da joan zen astelehenean, Neuronetics-ek inbertsiotarako 34 milioi dolar jaso zituela General Electrics Ventures-etik. Diruak tratamenduaren erabilgarritasuna zabaltzen lagunduko dio konpainiari, eta depresio-nahaste handia (TDM) pairatzen duten gaixo gazteentzako aplikazio berriei buruz ikertzen jarraitzeko.

Neuromagnetics-eko neurologoa den Francisco Torres doktorearen arabera –eta Neuromagnetics TMS teknologiarekin lan egiten duen beste enpresa bat da–, “depresioaz gain, teknologia hau terapia laguntzaile arrakastatsua izan daiteke desordena bipolar, Parkinson eta estres postraumatikoaren tratamenduan, beste eritasun psikiatriko eta neurologiko batzuen artean”.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago