Besteak beste, hitzaldiak, webminar, jardunaldiak, laguntza-programak, biltzarrak, networking, gizarte-ekinbideak, izango dira berrikuntza-jardueren agenda zabalean.

Maiatzak 19, asteartea

Insight into FITMAN technologies

Webminar berria, FABulous-ek antolatua, oraingoan FITMAN technologies gaiaz izango da. Jardunaldia goizeko 11:00etan hasiko da, eta informazio guztia eskainiko da Open Call programaz baliatu ahal izateko, indarrean ekainaren 18ra arte eta bi fasetan zatitua. Proiektuak 100 start-up eta ETEri eskainiko die finantzaketa, Internetekin loturiko zerbitzuetan hasiko dituztelarik proiektuak. FABulous-ek aukeratuko ditu proiektuak, eta 60.000 euro jasoko dituzte, ideia merkatu-produktu bihurtu ahal izateko.

Maiatzak 20, asteazkena

Euskal ekonomiaren eta bere enpresen egoera eta etorkizuna. Zerbitzu aurreratuen sektorearen eginkizuna: aholkularitza eta ingeniaritza

BBF eraikinaren auditoriuma – Uribitarte pasealekua, 3 – Bilbo. Ordua: 18:00

Ingeniaritza eta Aholkularitzako Euskal Enpresen Elkarteak (AVIC), Miguel Ángel Lujuak, CONFEBASKeko lehendakariak, emango duen hitzaldia antolatu du: Euskal ekonomiaren eta bere enpresen egoera eta etorkizuna. Zerbitzu aurreratuen sektorearen eginkizuna: aholkularitza eta ingeniaritza.

Jardunaldi bete-betea AVICentzat, 16:30ean hasiko dena, Elkartearen Batzar Nagusiarekin.

Maiatzak 22, ostirala

Design Konferentziak 2015

Berrikuntza Faktoria. Uribitarte, 6, Bilbo. Ordua: 09:00 – 16:00

Mondragon Unibertsitatetik antolaturiko jardunaldiak industria-diseinua  eta bere enplegu-aukerak aztertuko ditu izenburu honen pean: “Lanbide berriak diseinuaren bidez: enpleguak XXI. mendeko erakundeentzat”; bertan adituak izango dira beren esperientziak aurkezten, eta profesional berriak erakartzeko eta prestatzeko dituzten premiak adieraziko dituzte, bertaratzen direnentzat tailer praktikoa egiteaz gain.

Design Konferentziak-en helburua etorkizuneko enpleguaz eta Industria Diseinuaren gaitasun tekniko eta sortzaileen ahalmenaz hausnarketa egitea izango da. Jardunaldia honelako jakintza-arloetan (besteak beste, ingeniaritza, industria-diseinu, marketin, arkitektura, enpresa-administrazio eta ekintzailetzan) tituludun berrientzako da, batez ere.

“Berrikuntza jarrera bat da. Eguneroko pertsona berritzaileekin elkarrizketak”

Euskalduna jauregia, Abandoibarra etorbidea, 4, Bilbo. Ordua: 12:00 – 14:30

LKS taldeak jardunaldi bat antolatu du eguneroko berrikuntza herritarrei eta enpresa-munduari hurbiltzeko, eta horretarako bost protagonista adituk beren arloko esperientzia kontatuko dute, eta bakoitzak bere ikuspegi berezia emango du, baina lokarri komun batekin: berrikuntza.

Topaketan, doakoa eta formatu parte-hartzailekoa, Ángel Toña Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua, edo Javier Sotil, Mondragon Korporaziokoa lehendakaria, izango dira.

Enpresa Proiektuen VIII. Lehiaketa. Izen-ematea irekita

Izen-ematea online.

Goieki-Goierriko garapen-agentziak Enpresa Proiektuen Lehiaketaren beste edizio bat antolatu du kategoria hauetan: Sorkuntza Berriko Enpresa Proiektu Onena eta Berrikuntza Proiektu Onena Enpresan. Aurkezturiko proiektuen lehentasunezko oinarria berrikuntzaren eta etengabeko hobekuntzaren garapena izango da.

Lehen sekzioko irabazleak 6.000 euroko saria jasoko du, eta aukerako beste 3.000 euro enpresaren forma juridikoa kooperatiba baldin bada, eta prestakuntzarako eta kudeaketarako laguntza ere izango du. Bigarren modalitatea eskualdeko ETEentzako da, 2014-15ean enpresan bertan berrikuntza-proiekturen bat egin baldin badute. Sariaren zenbatekoa 3.000 eurokoa da.

Interesa duten ekintzaileek eta enpresek maiatzaren 22ra arteko epea izango dute beren proposamenak aurkezteko.

Maiatzak 24, igandea

“Zure lehoi-odolak bizia ematen du”

Arriaga plaza, 1, Bilbo.

Athletic Club Fundazioak eta Alzola Basque Water-ek, Bizkaiko Odol-emaileen Elkartearekin lankidetzan, sustaturiko ekinbidea da helburu sinboliko bat lortzeko: 275 odol-emate, alegia. Izan ere, kopuru hori da Athletic-ek Kopako 25 trofeoetan bere taldeetan izandako jokalarien kopurua.  

Odol-emateak egiteko, hornituriko autobusa eta informazio-gunea jarriko dira. Odola ateratzeko guneak ordutegi hau izango du: astelehenetik ostiralera 9:30 -14:00 eta 16:30 – 21:00 artean, eta larunbatetan 9:30 eta 14:00 artean.

Maiatzak 26, asteartea, eta maiatzak 27, asteazkena

Growing Young Sinposioa

Bizkaia aretoa, Abandoibarra hiribidea, 3, Bilbo.

AZTI – Tecnalia teknologia-zentroak Growing Young bigarren sinposioa antolatu du. Topaketa honetan elikadura-industriaren profesionalak bilduko dira, merkatuaren eskari berriei ─adibidez, hazkunde osasungarri eta zahartze aktiborako dieta pertsonalizatuari─ aurre egite aldera negozio-aukerak identifikatzeko helburuarekin.

Ekitaldian nazioartean ospe nabarmena duten hizlariak izango dira, etorkizuneko kontsumitzailearen erronkei irtenbideak emango dizkietenak. Innobasqueko bazkide interesatuek %10eko beherapena izango dute jatorrizko prezioaren gainean. Izena emateko kodea AZT1GYINNOB da.

Ekainak 3, asteazkena

Global Innovation Day

Euskalduna jauregia, Abandoibarra etorbidea, 4, Bilbo. Ordua: 09:00 – 19:00

Global Innovation Day-k laugarren edizioa egingo du, euskal berrikuntzaren foro handi gisa finkatuta. Berrikuntzaren jai handia Innobasque sareko ehun bat erakunderen lankidetzari esker sortua da.

Egitarau zabalean 6 hitzaldi-panel izango dira nazioartean erreferente diren 27 hizlari edo txostengilerekin; 41 txoko, topaketa-guneak enpresa eta elkarteen eskaintza eskariarekin konektatzeko; 38 tailer, eta horietan 1.220 pertsonak izango dute berrikuntza ukitu eta ikasteko aukera; gainera, 10 enpresaren showcase batek ekinbiderik berritzaileenak erakutsiko dizkiete bertaratzen direnei.

Global Innovation Day-rako sarrera doakoa da, baina tailerretan parte hartu edo hitzaldi eta showcase-ra joateko, aurrez izena eman behar da hemen: doako izen-ematea.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago